2011/04/22

ARRIEL (2824 MT.) TA ARRIEL TXIKIA (2683 MT.)

Apirilak 16 ta heman gaude hilabete hontako irteera egitera, hilabete hontako jarritako mendia Arriel da. Beste urteren batean ere jarrita genun egutegian baina azkenin eguraldiyagatik egin gabeko mendia. Embalse de la Sarratik gora abiatu giñen Respomusoko refugiorako bidean, gero ezkerreta bide gurutzea hartu eta Arrielgo bidea hartzeko. Lau ordu t'erdi inguru gailurrera iristeko, ta zazpi bat ordu bide osoa egiteko. Oso bukaera politeko mendia, azken pala kontuz ibiltzekoa, batez ere zegon bezela, elur gogorrakin. Denak egin genun mendia ta denok pozik. Arriel txikia berriz zailtasunik gabeko tontortxoa, kapritxo hutsez egin genun. Hurrengo arte!! EGURALDI BIKAÑA. ATZEAN BARRANCO DE SOBA.


BIDE-GURUTZERA IRITSI GATTUK.




BI TIPO ELEGANTE!!!






ARRIEL TA ARRIEL TXIKIA.








ASIER BIDEA IREKITZEN.










MALDA GOGORTZEN DIJUA.












GAILURREA IRISTEKO AZKEN METROAK.














ARRIELEN GAILURREAN.
















PALAS MENDIA ARRIELETIK IKUSITA.
















ARRIEL ARRIEL TXIKITIK IKUSITA.



















ARRIEL TXIKIKO GAILURREAN.


















2011/04/11

BISAURIN (2668 MT.) "ARISTA NNE" KORRIDORETIK

Aspalditik nuen bide hau egiteko gogua, ta azkenian iritsi zen eguna. Guztira egindako bidea honako hau izan zen: Lizara-Plana de Mistresa-Collado de Secus-Arista NNE-Bisaurin-Collado Foraton-Gabardito izan zen. Nire hasierako intentzioa atzeko bide normaletik igotzea izan zen, baina ikusirik bidea collado de Secusera irekia zegola ta hara iritsi ta korridorea ez zela hainbesterako, gora segitu nuen gailurreraino. Oso bide politta ta komenigarria, ez da batere zaila. 1.argazkia: Bisaurin lizaratik. 2.argazkia:Collado de Secuseko bidea Mistresatik. 3.argazkia:Plana de Mitresa. 4.argazkia:Collado de Secus. 5.argazkia:Puntal de Secusetik Korridorearen bidea. 6. ta 7.argazkia:Korridorean. 8.argazkia:Gailurra korridoreko irteeratik. 9.argazkia:Gailurra!!!! 10.argazkia:Collado de Foratonen, Bisaurin atzean.









2011/04/08

TXINDOKI-"EGUZKI JAIA" BIDEA

Aspaldian genun gogua bide hau egiteko ta iritsi da eguna ta aukera. Apirila izan da ere udaran bezelalo eguraldiyakin ta beroakin urbildu gara Larraitzera. Kotxea bertan utzi ta abiatu gea lasai lasai gorantz, lenengo zatia nahiko lasaia da, Txindokiko bide normala jarraituz. Bigarrengo zatia berriz bidez kanpoko urbiltze bat da pareteraino, guztira ordu ta laurden inguru bidearen hasiera arte. Bidea arkaitz handi baten gainkaldean asten da, gainkaldean "txema" bidearen plaka bat dago. Lau luzeko bidea da, lehenengo luzea V+, katuoinetaz fidatzeko luzea. Bigarrengo luzea 6a, erne ze desplome txiki hori baino zailago da hurrengo aderentziko pausoa ta bilerako sarrera. Hirugarengo luzea IV+, nahiko erraza baino erne!!. Azken luzea V+, lehenengo zatia aurrekoen antzekoa ta bigarren zatia guztiz atletikoa. Bukaera aristan ta gailurretik oso urbil, guk rapelatu egin genun. HURRENGO ARTE!!






2011/03/28

ATXARTE: ARISTA URRESTEI TA AURREKOATXAKO " TXAPAS IV TA DIEDRO DIRECTO V+"

Eguraldi ona aprobetxatuz etorri gea Atxartera, gaur Ritxar ta biyok Atxarteko klasiko bat egingo dugu Arista Urrestei. Bia ekipatu gabekoa baina oso erraza, V graduko pauso bat bukaeran, IV graduko beste bat hasieran ta gainontzeko guziya III graduko trepada erraz ta polit bat. Jetsiera 60 mt.ko rapel luze bat eginez egiten da. Nahiz eta ez ekipatua egon, oso erraza ekipatzen joateko, puente de roca egiteko aukera ugari ta baita friens edo fisureroak jartzeko. Hau egin ondoren Aurrekoatxa paretera joan giñen, han "Txapas (IV)" bidearen lenengo luzea egin genuen gero "Diedro directo (V+)" bidetik sartuta gora ateatzeko. Krokiseko argazkian 1 bidea "Txapas" ta 2 bidea "Diedro directo".






2011/03/20

UHARTE ARAKIL. BIDEA "ESTO SI ES CHAMONIX" 6a+

Berriz ere Uharte Arakilen, orainguan "esto si es Chamonix" bidea skalatzea etorri gea. Orain bi aste etorri giñen berriz ere, orduan Ritxar ere gurekin genun, orduko bidea "fliparax" bidea (krokiseko 3.bidea) skalatu genun. Gaurko bideak lau luze ditu, lenengo hiru luzeak 5+,5 ta 5+ zailtasunekoak dira eta laugarren ta azken luzea da gogorrena 6a+ zailtasunekoa. Luze oso fiña ta politta. Krokisan agertzen den 7. bidea da "esto si es Chamonix". Aiooooo!!!





















2011/03/04

MORATA DE JALONEN SKALATZEN

Aurreko asteburuan picos de Europara genun prestatua irteera baina eguraldia dela eta azkenin eskalatzea, nora? Morata de Jalon herrira. Zaragozako probintzian dagon herri hontan eskaladako bia pilla daude, 300 bat bia. Ia dena ekipatua paraboltekin, arroka kareharria, oso arroka ona ia denean, aguja Coñerizako beheko aldean esateko oso pulitua zegon. Gaua pasteko badago bertan akanpatzia ta goizean jasotzia edo bestela herrian refugio federatua dago. Toki oso hona eskalatzeko ta guztiz komenigarria.