2018/12/22

ACTIVIDAD RAMPANTE - ITXINA

INTERNETEN IKUSIA NEUZKAN ITXINA INGURUKO SKALADA BIDEEN BERRI, TA NOSKI, GUSTOKOA DUZUN GAUZETAN OHIKOA DEN BEZALA, BURUKO FITXEROAN GORDETA GELDITZEN DA, AUKERA ON BATEN ZAIN.
HARA HOR NON AGERTU ZEN BERTARA SKALATZEA JUTEKO AUKERA, ZE ONDO, GABONETAKO OPORRETAKO BIGARREN EGUNEAN ETORRI ZAIT AUKERA, GAINERA EZ DIRA EGUN ASKO FALTA ITXINAKO PARET HAUETAN SKALATZEKO DEBEKUA HASTEKO EGUNA, URTE HASIERAKIN BATERA.
ORDU BAT INGURUKO HURBILKETA DAUKA BIDEAK. BIDEA ZER ESAN BA, ASKO GOZATU GENUEN, OSO EKIPAMENDU GUTXIKO BIDEA TA ASKO KATXARREATU BEHARREKOA. GRADUAK EZ DU BARKATZEN ETA EDERKI ESTUTZEN DU.
BADAKIGU INGURUAN BESTE BIDE BATZUK BADIRELA BAINA HORIEK HURRENGO URTERAKO UTZI BEHARKO DITUGU, SEGURU BUELTATZEN GARELA

HASIERAN!!

TARTEKA GUSTORA IKUSTEN DIREN ILTZE ZAHAR HORIETAKOA

ESTUTZEN!!

SEIGARREN LUZE FIÑA

LUZAKETETAN!!

.

SKALADAZ GOZATZEN

IKUSPEGI EDERRAK


2018/09/30

KATU BELTZ KATU ZURI - SALVATIERRA DE ESCA

ORAIN DELA GUTXI ARTE EZ NUEN BIDE BERRI HAUEN BERRIRIK, ABUZTUAN EGITEKO INTENTZIOA GENUEN, BAINA GAUZ BATENGATIK EZ BADA BESTEARENGATK EZIN IZAN GENUEN ELKAR GEATU.
ORAINGOAN ORDEA DENA ONDO, GOIZEAN GOIZ ETXETIK ATERA TA HAN GIÑEN GOIZEKO BEDERATZI T'ERDITAKO. SEI GRADU EDO KRISTON HAIZEAKIN EZ ZUEN GOGO ASKORIK EMATEN FURGOTIK ATEATZEKO, BI EDO HIRU ALDIZ PENTSATUTA ATEA GIÑEN AZKENEAN. PARETAKO BIDEAN BEREHALA HAIZE GIRIZIAN LAISTER BEROTZEN JOAN GIÑEN. BIDE HASIERA AURKITZEA NAHIKO ERRAZA DA, BIAK ELKARREN ONDUAN DAUDE. 
GU EGINDAKO BIDEA ONDO DAGO, LENENGO LUZEAK LIKEN PISKAT DAKA BAINA ONDO. TARTEKA BLOKE SUELTO BATEN BAT BAINA OROKORREAN BIDE POLITA.
JETSIERAK ERE BADAUKA BEREA, OINEZ EGITEN DA , BAINA BIDEA EKIPATU ZUENAK BADAUKA MERITU EDERRA BIDEA AURKITZEN.
TOKI LASAIA TA SKALADA BIDE POLITA.

BIDE HASIERA ARGI TA GARBI

LEHEN LUZEA

PLAKA POLITA

BAGOAZ PISKANAKA

BILLERA INPROBISATUAN

ERREPIDETIK IKUSITA


2018/09/23

TUSSE DE REMUÑE (3041 MT.), JEAN GARNIER ORRATZA (3016 MT.),EKIALDEKO CRABIOULES (3116 MT.) TA MENDEBALDEKO CRABIOULES (3106 MT.)

AURREKO EGUNEAN ALBA TA MALADETA MENDIEN ARTEAN IBILI ONDOREN, ORAINGOAN LITEROLAKO BALLARAN GORA JOAN NINTZEN. AURREKO EGUNEAN BEZELA EGURALDI BIKAINAKIN BERRIZ. HASIERAN NERE INTENTZIOA TUSSE DE REMUÑE MENDIA EGIN ONDOREN RABADA TA NAVARRO MENDIAK EGITEA ZEN. BAINA BATZUTAN PLANAK ALDATU EGITEN DIRA.
TUSSE DE REMUÑE GAÑEAN PERA IZENEKO GIZON KATALUNIAR BATEKIN EGIN NUEN TOPO, ETA BERAK PROPOSATU ZIDAN ELKARREKIN JOATEA CRABIOULES MENDIRA JEAN GARNIER ORRATZATIK PASATUAZ. NIK BAIETZ ESAN ETA AURRERA EGIN GENUEN ELKARREKIN.
IZUGARRIZKO ESPERIENTZIA IZAN ZEN ERTZ GUZIA ELKARREKIN EGITEA, BIDEA KOPROMETITUA ETA OSO ERNE IBILTZEKOA, BAINA AZKENIAN DENA BIKAIN ETA BIAK POZIK EGINDAKOAKIN. BERRIZ ERREPIKATZEKOA!

 https://es.wikiloc.com/rutas-alpinismo/crabioules-por-la-aguja-jean-garnier-29033633

LEHEN EGUZKI IZPIAK PERDIGERO MENDIAN

POSETS, BARDAMINA...

BAZTER EDERRAK, CRABIOULES MENDIA, IBON DE LITEROLA TA LITEROLAKO LEPOTIK PERDIGERORA DIJOAN ERTZA

BOUM MENDIA

REMUÑEKO ARANA

A ZE EDERTASUNA!!

A ZE ITXURA DAUKAN CRABIOULESKO ERTZ HORREK

TUSSE DE REMUÑEKO GAILURREAN

MAUPAS, NAVARRO, RABADA TA TUSSE DE REMUÑE

LYS-EKO ARANA

SELFIE EXPRES JEAN GARNIER ORRATZARAREN GAINEAN

ATZEAN GELDITU DA JEAN GARNIER ORRATZA. EZKERREAN ATZEAN MAUPAS

EZ DAGO ATSEDENIK

HEMEN DATOR PERA

URRUTI GELDITZEN IA DA TUSSE DE REMUÑE

EKIALDEKO CRABIOULES GAÑEAN

EKIALDEKO TA MENDEBALDEKO GAILURREN ARTEKO TARTE ZORROTZA

EGUNEKO AZKEN GAILURREAN, MENDEBALDEKO CRABIOULES

A ZE IKUSPEGIA CRABIOULES OCC. GAINETIK

LEPORA IRISTEKO JETSIERAKO AZKEN ZATIA

LEPOAN AGURTU GIÑEN PERA TA BIOK, NI LITEROLATIK, BERA REMUÑETIK

HURRENGO ARTE CRABIOULES

CREGUEÑAKO BALLARA JETSIERAN IKUSITA


2018/09/22

MUELA DE ALBA (3111 MT.), DIENTE DE ALBA (3136 MT.), DELMAS (3158 MT.) TA MIR (3185 MT.)

JENDETZA GUZIA ANETORA ZIJOAN BITARTEAN, NI BESTE ALDERA, A ZE JENDE ILLARA ZIJOAN PORTILLON SUPERIOR ALDERA, LANAK IZANGO ZIREN GAILURREAN DENAK SARTZEN. NI BERRIZ BALLARA BAKARTI TA POLIT BATEAN SARTU NINTZEN. MUELA TA DIENTE GAILLURRETAN TAFALLAKO MENDIZALE PARE BATEKIN EGIN NUEN TOPO, HIRUAK ELKARTU ETA DELMAS TA MIR EGIN GENITUN. TONTOR HORIEN ONDOREN BERAIEK MALADETA ALDERA ETA NI BERA.
EGUN BIKAINA ETA TONTOR EDERRAK GAURKOAK, ZE EDERRAK DIREN PIRINEOAK!!

 https://es.wikiloc.com/rutas-alpinismo/muela-de-alba-diente-de-alba-delmas-y-mir-desde-la-besurta-29033487

EGUNA ESNATZEN MALADETA INGURUAN

A ZE EGUNSENTIA!!

PISKANAKA HARI NAIZ HURBILTZEN, A ZE BAKARDADEA

BONDIDIER MENDIA

POSETS MENDIA

MUELA DE ALBA GAÑEAN, ATZEAN DIENTE DE ALBA

DIENTE DE ALBA MUELA DE ALBATIK

DIENTE DE ALBA GAILURREAN

PANORAMIKA DIENTE DE ALBA GAILURRETIK

DELMAS ,MIR ETA SAYO

MALADETAKO GLAZIARRA

DELMASKO GAILURREAN

MUELA DE ALBA, DIENTE DE ALBA TA ALBA MENDIA

MIR, SAYO, CORDIER...

MIR-EKO GAILLURREAN, TAFALLAKO MENDIZALEAK ATERATAKO ARGAZKIA

RENCLUSA ALDERA JEISTEN, EGUNA BIKAIN JUN DA