2011/03/28

ATXARTE: ARISTA URRESTEI TA AURREKOATXAKO " TXAPAS IV TA DIEDRO DIRECTO V+"

Eguraldi ona aprobetxatuz etorri gea Atxartera, gaur Ritxar ta biyok Atxarteko klasiko bat egingo dugu Arista Urrestei. Bia ekipatu gabekoa baina oso erraza, V graduko pauso bat bukaeran, IV graduko beste bat hasieran ta gainontzeko guziya III graduko trepada erraz ta polit bat. Jetsiera 60 mt.ko rapel luze bat eginez egiten da. Nahiz eta ez ekipatua egon, oso erraza ekipatzen joateko, puente de roca egiteko aukera ugari ta baita friens edo fisureroak jartzeko. Hau egin ondoren Aurrekoatxa paretera joan giñen, han "Txapas (IV)" bidearen lenengo luzea egin genuen gero "Diedro directo (V+)" bidetik sartuta gora ateatzeko. Krokiseko argazkian 1 bidea "Txapas" ta 2 bidea "Diedro directo".






2011/03/20

UHARTE ARAKIL. BIDEA "ESTO SI ES CHAMONIX" 6a+

Berriz ere Uharte Arakilen, orainguan "esto si es Chamonix" bidea skalatzea etorri gea. Orain bi aste etorri giñen berriz ere, orduan Ritxar ere gurekin genun, orduko bidea "fliparax" bidea (krokiseko 3.bidea) skalatu genun. Gaurko bideak lau luze ditu, lenengo hiru luzeak 5+,5 ta 5+ zailtasunekoak dira eta laugarren ta azken luzea da gogorrena 6a+ zailtasunekoa. Luze oso fiña ta politta. Krokisan agertzen den 7. bidea da "esto si es Chamonix". Aiooooo!!!





















2011/03/04

MORATA DE JALONEN SKALATZEN

Aurreko asteburuan picos de Europara genun prestatua irteera baina eguraldia dela eta azkenin eskalatzea, nora? Morata de Jalon herrira. Zaragozako probintzian dagon herri hontan eskaladako bia pilla daude, 300 bat bia. Ia dena ekipatua paraboltekin, arroka kareharria, oso arroka ona ia denean, aguja Coñerizako beheko aldean esateko oso pulitua zegon. Gaua pasteko badago bertan akanpatzia ta goizean jasotzia edo bestela herrian refugio federatua dago. Toki oso hona eskalatzeko ta guztiz komenigarria.