2011/03/28

ATXARTE: ARISTA URRESTEI TA AURREKOATXAKO " TXAPAS IV TA DIEDRO DIRECTO V+"

Eguraldi ona aprobetxatuz etorri gea Atxartera, gaur Ritxar ta biyok Atxarteko klasiko bat egingo dugu Arista Urrestei. Bia ekipatu gabekoa baina oso erraza, V graduko pauso bat bukaeran, IV graduko beste bat hasieran ta gainontzeko guziya III graduko trepada erraz ta polit bat. Jetsiera 60 mt.ko rapel luze bat eginez egiten da. Nahiz eta ez ekipatua egon, oso erraza ekipatzen joateko, puente de roca egiteko aukera ugari ta baita friens edo fisureroak jartzeko. Hau egin ondoren Aurrekoatxa paretera joan giñen, han "Txapas (IV)" bidearen lenengo luzea egin genuen gero "Diedro directo (V+)" bidetik sartuta gora ateatzeko. Krokiseko argazkian 1 bidea "Txapas" ta 2 bidea "Diedro directo".






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina