2011/04/08

TXINDOKI-"EGUZKI JAIA" BIDEA

Aspaldian genun gogua bide hau egiteko ta iritsi da eguna ta aukera. Apirila izan da ere udaran bezelalo eguraldiyakin ta beroakin urbildu gara Larraitzera. Kotxea bertan utzi ta abiatu gea lasai lasai gorantz, lenengo zatia nahiko lasaia da, Txindokiko bide normala jarraituz. Bigarrengo zatia berriz bidez kanpoko urbiltze bat da pareteraino, guztira ordu ta laurden inguru bidearen hasiera arte. Bidea arkaitz handi baten gainkaldean asten da, gainkaldean "txema" bidearen plaka bat dago. Lau luzeko bidea da, lehenengo luzea V+, katuoinetaz fidatzeko luzea. Bigarrengo luzea 6a, erne ze desplome txiki hori baino zailago da hurrengo aderentziko pausoa ta bilerako sarrera. Hirugarengo luzea IV+, nahiko erraza baino erne!!. Azken luzea V+, lehenengo zatia aurrekoen antzekoa ta bigarren zatia guztiz atletikoa. Bukaera aristan ta gailurretik oso urbil, guk rapelatu egin genun. HURRENGO ARTE!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina