VIGNEMALE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
VIGNEMALE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/07/29

VIGNEMALEKO ITZULIA

ASPALDIAN BURUAN NEUKAN IBILBIDE BAT EGITEKO AUKERA ETORRI ZITZAIDAN. OSTEGUNA TA OSTIRALA EGURALDI NAIKO DEXENTEAK EMANA ZEGON ETA HAN HURBILDU NINTZEN BUJARUELORA. NIRE INTENTZIOA BI EGUNETAN EGITEA ZEN ITZULIA.

LEHEN EGUNEAN BUJARUELOTIK ATERA NINTZEN LASAI LASAI INONGO HELBURURIK GABE. DENDA NARAMAN ETA EZ NUEN INONGO ARAZORIK EDONON GELDITZEKO. BUJARUELOTIK ATERA TA BEREHALA IBON DE BERNATUARAKO BIDEA HARTU NUEN, DESNIBEL ASKO TA MALDA EDERRA. BEHIN LAKUAN MALDA BEHERA BARRAGE D'OSSAURAINO. LAINOAK SARTU TA ATE VIGNEMALE INGURUAN. EGUNEKO BIGARREN ALDAPA, POLIKI HARTU NUEN ETA EGIA ESAN USTE BAINO MOTZAGO EGIN ZITZAIDAN BAYSELLANCEKO ATERPERA IRISTEA. HEMEN NERE ZALANTZAK IZAN NITUEN, INGURUAN AKANPATU EDO SEGI, ZEGON HAIZE HOTZAK ETA LANOEK BEREHALA ARGITU ZIZKIDATEN ZALANTZAK, AURRERA OULETTES DE GAUBERA. ARRATSALDEKO BOSTETAN IRITSI NINTZEN, EGUZKI GOXOA, BELARDI POLITA TA VIGNEMALEKO IPARRA!! ZER HOBE!!

BIHAR ARTE BUJARUELO


LEHEN BIDEGURUTZEA


OTALEKO BALLARA


IGOTAKO ALDAPA


AZKEN ZATIA IBON DE BERNATUARARA IRISTEKO


IBON DE BERNATUARA


BARAGE D'OSSAU INGURURAKO JETSIERA, IA DA FRANTZIAN


BIDEGURUTZEA!!☝👇👈👉


VIGNEMALE INGURUA ILUN


BARRAGE D'OSSAU


BARRAGE D'OSSAU GAINKALDEKO URJAUZI EDERRA


BELLEVUEKO KOBETAKO BAT


BAYSELLANCERA IRISTEN


ILUN ZEGON GLAZIAR INGURUA


BAYSELLANCEKO ATERPEA, BANOA HEMENDIK, HAU HAIZEA!!


HORQUETTE D'OSSAU LEPOA BAYSELLANCETIK


AGERTU DA IPAR AURPEGIA


VIGNEMALE TXIKIKO IPAR GLAZIARRA


VIGNEMALEKO IPAR GLAZIAR PIXARRA


LAC DE GAUBE HAN BEHEAN


HURRENGO EGUNEAN GOSALDU ONDOREN NEUKAN ALDAPATXOA


OULETTES DE GAUBE ATERPEA


IKARAGARRIA!!


A ZER TOKIA DENDA JARTZEKO!!👍


ILUNABARREAN EKAITZA HURBILDU ZEN TA GAUEAN EURIA GUSTORA BOTA ZUEN, HALA ERE NERE HARRIDURARAKO, DENDA IA LEHORRA ZEGON GOIZEAN. GOSALDU, URA HARTU, DENDA JASO TA GORA, IBILBIDEKO AZKEN ALDAPA, MAULETSEKO LEPORA. VIGNEMALEKO IPAR AURPEGIARI AGUR ESAN ETA ATZETIK NUEN EGUNSENTIKO EGUZKIARI EGUNON ESANEZ BEREHALA IRITSI NINTZEN LEPORA. HANDIK AURRERA MALDA BEHERA BUJARUELO ARTE, BAINA MALDA BEHERA OSO LUZEA, IA IA AMAI EZINA. EGUARDI PARTERAKO BUJARUELON NINTZEN POZIK EGINDAKOAREKIN.

HURRENGO ARTE OULETTES DE GAUBE INGURUARI


EGUNON


MAULETSEKO LEPOA


RIO ARA BALLARA MAULETSEKO LEPOTIK


SARRIUAK


RIO ARA BALLARAREN GOIKALDEA


RIO ARA BALLARA AMAIGABEA


BACIAS EGUZKITAN


MARMOLERA 


CERBILLONARKO ATERPEA TA CERBILLONA HAN GOIAN


EGINDAKO BIDEARI BEGIRADATXOA


HAU AMAITZERA DOA