ASPALDIAN BURUAN NEUKAN IBILBIDE BAT EGITEKO AUKERA ETORRI ZITZAIDAN. OSTEGUNA TA OSTIRALA EGURALDI NAIKO DEXENTEAK EMANA ZEGON ETA HAN HURBILDU NINTZEN BUJARUELORA. NIRE INTENTZIOA BI EGUNETAN EGITEA ZEN ITZULIA.
LEHEN EGUNEAN BUJARUELOTIK ATERA NINTZEN LASAI LASAI INONGO HELBURURIK GABE. DENDA NARAMAN ETA EZ NUEN INONGO ARAZORIK EDONON GELDITZEKO. BUJARUELOTIK ATERA TA BEREHALA IBON DE BERNATUARAKO BIDEA HARTU NUEN, DESNIBEL ASKO TA MALDA EDERRA. BEHIN LAKUAN MALDA BEHERA BARRAGE D'OSSAURAINO. LAINOAK SARTU TA ATE VIGNEMALE INGURUAN. EGUNEKO BIGARREN ALDAPA, POLIKI HARTU NUEN ETA EGIA ESAN USTE BAINO MOTZAGO EGIN ZITZAIDAN BAYSELLANCEKO ATERPERA IRISTEA. HEMEN NERE ZALANTZAK IZAN NITUEN, INGURUAN AKANPATU EDO SEGI, ZEGON HAIZE HOTZAK ETA LANOEK BEREHALA ARGITU ZIZKIDATEN ZALANTZAK, AURRERA OULETTES DE GAUBERA. ARRATSALDEKO BOSTETAN IRITSI NINTZEN, EGUZKI GOXOA, BELARDI POLITA TA VIGNEMALEKO IPARRA!! ZER HOBE!!
|
BIHAR ARTE BUJARUELO |
|
LEHEN BIDEGURUTZEA |
|
OTALEKO BALLARA |
|
IGOTAKO ALDAPA |
|
AZKEN ZATIA IBON DE BERNATUARARA IRISTEKO |
|
IBON DE BERNATUARA |
|
BARAGE D'OSSAU INGURURAKO JETSIERA, IA DA FRANTZIAN |
|
BIDEGURUTZEA!!☝👇👈👉 |
|
VIGNEMALE INGURUA ILUN |
|
BARRAGE D'OSSAU |
|
BARRAGE D'OSSAU GAINKALDEKO URJAUZI EDERRA |
|
BELLEVUEKO KOBETAKO BAT |
|
BAYSELLANCERA IRISTEN |
|
ILUN ZEGON GLAZIAR INGURUA |
|
BAYSELLANCEKO ATERPEA, BANOA HEMENDIK, HAU HAIZEA!! |
|
HORQUETTE D'OSSAU LEPOA BAYSELLANCETIK |
|
AGERTU DA IPAR AURPEGIA |
|
VIGNEMALE TXIKIKO IPAR GLAZIARRA |
|
VIGNEMALEKO IPAR GLAZIAR PIXARRA |
|
LAC DE GAUBE HAN BEHEAN |
|
HURRENGO EGUNEAN GOSALDU ONDOREN NEUKAN ALDAPATXOA |
|
OULETTES DE GAUBE ATERPEA |
|
IKARAGARRIA!! |
|
A ZER TOKIA DENDA JARTZEKO!!👍 |
ILUNABARREAN EKAITZA HURBILDU ZEN TA GAUEAN EURIA GUSTORA BOTA ZUEN, HALA ERE NERE HARRIDURARAKO, DENDA IA LEHORRA ZEGON GOIZEAN. GOSALDU, URA HARTU, DENDA JASO TA GORA, IBILBIDEKO AZKEN ALDAPA, MAULETSEKO LEPORA. VIGNEMALEKO IPAR AURPEGIARI AGUR ESAN ETA ATZETIK NUEN EGUNSENTIKO EGUZKIARI EGUNON ESANEZ BEREHALA IRITSI NINTZEN LEPORA. HANDIK AURRERA MALDA BEHERA BUJARUELO ARTE, BAINA MALDA BEHERA OSO LUZEA, IA IA AMAI EZINA. EGUARDI PARTERAKO BUJARUELON NINTZEN POZIK EGINDAKOAREKIN.
|
HURRENGO ARTE OULETTES DE GAUBE INGURUARI |
|
EGUNON |
|
MAULETSEKO LEPOA |
|
RIO ARA BALLARA MAULETSEKO LEPOTIK |
|
SARRIUAK |
|
RIO ARA BALLARAREN GOIKALDEA |
|
RIO ARA BALLARA AMAIGABEA |
|
BACIAS EGUZKITAN |
|
MARMOLERA |
|
CERBILLONARKO ATERPEA TA CERBILLONA HAN GOIAN |
|
EGINDAKO BIDEARI BEGIRADATXOA |
|
HAU AMAITZERA DOA |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina