EGURALDI BIKAINA EMANA ZEGOLA APROBETXATUZ HURBILDU GIÑEN SELVA DE OZA INGURURA. BI AUKERA NITUN BURUAN SARTUTA PEÑA FORCA TA CASTILLO DE ACHER. BIAK ORAIN DELA HAMABI URTE IGOTAKOAK. HORRELA OSTIRAL GAUEAN IRITSI, FURGOAN LO EGIN TA LARUNBAT GOIZEAN GORA. ZORTZI T'ERDIAK ZIREN ATETZEKO MOMENTUAN IZOTZAK ZURI ZURI ZEUKAN BAZTER GUZIAK. CASTILLO DE ACHER-KO BIDEA OSO MARKATUTA DAGO SELVA DE OZATIK TA EGIA ESAN EZ DU GALDU BIDERIK. LEHENENGO ZATIA BASOA DA, GERO BASOTIK ATEATA LEPO BATEA IRISTEN GEA, BERTAN REFUGIOTXO TXIKI BAT DAGO, NAHIKO ZIKIÑA EGIA ESAN. BERTATIK IKUSTEN DA JARRAITU BEHARREKO BIDEA, AURRETIK BI MENDIZALE IKUSTEN DITUT, ATZETIK ZAZPI BERRIZ. PALA GOGOR BAT IGOTA GOIKO ZIRKURA SARTZEN NAIZ, TA LEHENENGO ALDIZ IKUSTEN DUT GAILURRA. HAMAIKA T'ERDIAK DIRA GAILURREA IRISTEAN, BISTA IZUGARRIAK TA GIRO BIKAINA. ZERBAIT JAN, ARGAZKIAK, BESTE MENDIZALEEKIN PISKAT HITZEKIN TA BERA. ORDUBAT T'ERDITAKO BEHEAN BERRIZ, GUZTIRA BOST ORDU BIKAIN.
CASTILLO DE ACHER SELVA DE OZATIK
LEHENENGO EGUZKI IZPIAK PEÑA FORCA INGURUAN
GALDU BIDERIK EZ DAGO
PEÑA FORCA TA ALANOAK
ATXERITO,PETRETXEMA, HIRU ERREGEN MAHAIA...
GOIKO ZATIRA SARTZEKO ALDAPA GOGORRA
CASTILLO DE ACHER-KO PARETEK UZTEN DUTEN ZIRRIKITU BAKARRENETAKOA
PUNTA AGUERRI
HORTIK NATOR
GAILURRA IKUSTEN DUT LEHENENGO ALDIZ, GUTXI FALTA DA.
GAILURRA!!!