Krokisak markatzen dituen luze guziak ez genitun igo, zazpi luze egin genitun, hortik gorakoak Arri ta biek egiñak genituen Espolon de Adamelo egin genuenean. Berez Pany Haus zazpigarren luze hortan bukatzen da, ta hortik Los Voladoseko rapeletatik jeitsi giñen.
Lehenengo ta bigarren luzeak eskalada klasikokoak dira, baina hirugarren luzetik gora argazkiko tximeni moduko hortan sartuta ibiliko gea, hau da besoak ta hankak zabalduta. RIGLOS HERRIA HAN BEHIAN
Nahia eta batzutan eldu leku askorik izan ez, eskuak paretean jarri ta hankak igo behar dira bi pareten laguntzaz.
ASIER 4. EDO 5. BILERAN
Seguruak txapatzeko batzutan oso urruti edo gutxi daude, badaezpada obe fisurero batzuk eramatea, nahiz eta guk espresen bidez bakarrik egin bidea.
Hemen gaude hiruak pozik bidea amaituta, batez ere Arri, jajajajajaja. Bueno hurrengo arte! Aioooo!!