2013/09/24

COMAPEDROSA (2942 MT.)

ANDORRA INGURUAN GABILTZALA APROBETXATUZ, EGUN BAT MENDIRA JOAN NINTZEN. COMAPEDROSA AUKERATU NUEN, ANDORRAKO MENDI GARAIENA. ILUSIO BEREZIA EGITEN ZIDAN, INOIZ IBILI GABEKO INGURUAK BAI ZIREN HAUEK, EZ NINTZEN PIRINEOTAN HAIN EKIALDERA MENDIAN IBILIA.
ESPERIENTZI POLITA IZAN ZEN, BAILARA GUZTIZ EZEZAGUNA, ARINSAL-ETIK GORA COMAPEDROSA ATERPETIK BARRENA IGO NINTZEN.
GALDU BIDERIK EZ DAUKA,OSO ONDO MARKATUTAKO BIDEA ETA ZAILTASUNIK  BAT BERA ERE EZ.
GAILURREAN BISTA EDERRAK ANETO, MALADETA, ESTATS...
 
 
 BIDE HASIERAKO SEINALEAK
 EGUZKIA ERE AGERTZEN DOA. BAILARA HORTIK GORA NOA
 ILARGIAK EZ DU JOAN NAI
 COMAPEDROSA HAN ATZEAN AGERI DA IA DA
 
 EZKERRETA GR-11, ESKUBITARA GAILURRERA
 ESTANY NEGRE
 COMAPEDROSA ATERPEA ETA ESTANY DE LES TRUITES
 GAILURRA!!
 ANETO ETA MALADETA INGURUAK HAN ATZEAN
PIC D'ESTATS!

2013/09/14

NARANJO DE BULNES EDO PICU URRIELLU (2519 MT.) - DIRECTA DE LOS MARTINEZ BIDEA

ASPALDIAN ZEUKAN GUTAKO BATEK BURUAN NARANJORA IGOTZEKO INTENTZIOA, AZKENIN EGUNA IRITSI ETA HOR AZALDU GIÑEN PANDEBANOTIK GORA VEGA DE URRIELUKO ATERPE ONDORA. KANPIN DENDAN LO EGIN ETA LARUNBAT GOIZIN GOIZ ABIATU GIÑEN TRASTU GUZIEKIN GORA. ORDU BETE INGURU PASA GENITUN, BIDEAREN HASIERA ARTE.
BIGARRENAK GIÑEN, ESKERRAK IKUSI TA ZER ELDU ZEN ATZETIK, HAU GENDE PILLA. GOIZEKO ZORTZIAK ALDERA HASI GIÑEN SKALATZEN ETA HAMAR T'ERDIAK ALDEA IRITSI GIÑEN GAILURRERA, IA IA BAKARRIK, HAU GOZAMENA!! DENAK POZIK NOLA JOAN ZEN DENA ETA GUTARITAKO BAT KONTENT AMETSA EGI BIHURTUTA.
JETSIERA TEOGENES BIDEAREN RAPELETATIK EGIN GENUN, HANDIK KORDADA BAKARRA ZETORREN ETA. EGUN BIKAIÑA!!

 NARANJOREN PARETA ZARRA!!
 PICOSEN OHIKOA DEN BEHE LAINOA!!
 LEHEN EGUZKI IZPIAK NARANJON
 NARANJOKO "Y" FAMATUA. KORDADA BAT CEPEDA BIDEAN.
 1.LUZEAN
 BI TIPO ELEGANTE BILLERAN
 EGOITZ EGURRIN!!
 BILLERAN ZINTZILIK
 AZKEN LUZEA!!
 EGOITZ AZKEN LUZEA AMAITZEN
 GAILURRA!! FALTA DIREN BI LAGUNEN OMENEZ.
 NARANJO URRUTITIK!