ASPALDIKO PARTEZ MENDI IBILALDI EDER BAT EGITEKO AUKERA SUERTATU ZITZAIDAN. GABIZO CRISTALES MENDIA AUKERATU NUEN, INGURUAN DITUEN 3000 METROKO MENDIEN ONDOAN IA IKUSTEZIN PASATZEN DEN MENDIA. BAINA ESKALATZAILE ASKOK CRESTA DE LOS DIABLOS EGITEKO BURUTAZIOA BADAUKATE, MENDI HONEN GAILURRA IZANGO DUTE HASIERA EDO BUKAERA.
RESPUMOSOKO ATERPETXERAINOKO BIDEA EZAGUNA NUEN. HANDIK GORAKOA BERRIZ AHAZTUTA PISKAT, URTE ASKO PASA DIRA HANDIK PASA GABE. ASTEARTE BURUZURI BAT IZATEKO GENDEA BAZEBILLEN MENDIAN.
GAILURRETIK IKUSPEGI EDERRA FRONDELLAS, BALAITOUS, DIABLOS, COSTERILLOU, CAMBALES. FACHA.....HOGEI BAT MINUTUZ IKUPEGI TA GAILURREKO BAKARDADEAZ GOZATU ONDOREN BERAKA ABIATU NINTZEN, ORAINDIK BIDEA ZEGON FURGONETARAINO. IA HURRENGO PLANA NORA ATERATZEN DEN.
PIRINEOTAN IGANDERAKO EGURALDIA HALA HOLAKUA EMANA ZEGON ETA, EZ GIÑEN AUSARTU
ARRISKATZERA, BERRIZ RIGLOS TA RUABA INGURUAN IA BETI BEZELA EGURALDI BIKAINA
EMANA ZEGON. HORRELA LARUNBATA ILUNABAR ALDERA HURBILDU GIÑEN MURILLO DE GALLEGO
HERRIRA. RUABAN SKALATZEN ARI GIÑEN BESTE BATIAN GOMENDATU ZIGUTEN BIDE BAT ZEN
BURUAN GENUENA IGANDERAKO. BRUNO GASPAR BIDEA ZEN HAU, 6B KO LUZE BAT KENDUTA EZ
ZUEN BESTE ZAILTASUN HANDIRIK IKUSTEN. BIDEKO LEHEN LUZEAREN HASIERA NAHIKO
XELEBREA DA, HOTZEAN SARTZEKO BEREALA PILAK JARTZEN DIZKIZUN HORIETAKOA. ONDOREN
ZAILTASUN ASKORIK GABEKO LUZE BATZUK, AZKEN 6A KO LUZEAREN AZKEN PAUSORA IRITSI
ARTE, HEMEN BAI ESTUTU BEHAR ZELA PISKAT. TA AZKENEAN BIDEKO LUZE ZAILENA, USTEZ
TETXITOAN EGONGO DELAKOAN ZAILTASUNA GEUNDEN BAINA EZ, AURRETIK DAGON PLAKA
FIÑEAN DAGO GOGORTASUN GUZIA. BA HORRELA JOAN ZITZAIGUN BIDEA, EGURALDI BIKAINA,
KONPAINIA ONA TA INGURU PAREGABEA.