2016/08/26

CARROS DE FOC

NIRE BIZITZAN BIGARREN ALDIZ HIRU ASTEKO OPORRAK NITUEN UDARAN, BESTETAN BI ASTE IZATEN ZIREN, ETA HIRU IZATEAK PLANAK BIDERKATU EGITEN ZITUEN.
ASPALDIKO HORIETAKO BAT CARROS DE FOC ZEN, PARC NACIONAL D'AIGUASTORTES DELAKOARI ITZULIA. AURREKO ASTEETAN HOR HARITU NINTZEN BURU BELARRI NOLA EGIN PENTSATZEN, ZER ZENTZUTAN, ZER JAN, ZER ERAMAN, ZER EZ...
HORRELA ABUZTUAREN 26 OSTIRALEAN HASI NINTZEN ESPOT HERRITIK GORA DAGOEN PARKIÑETIK. ETAPAK HORRELA IZAN ZIREN:
1.MALLAFRE-AMITGES-SABOREDO-COLOMERS

MALLAFRE! HASI DA BIDEA

SAN MAURICI-KO LAKU ZORAGARRIA

ELS ENCANTATS

AMITGES-KO ATERPEA, ZE PISTA ASTUNA!!

AMITGES ALDETIK NATORREN BIDEA

RATERAKO LEPOAN

SABOREDOKO ATERPEA, HAU MARTXA ONEAN DOA

ATERPEKO ATARIA

SABOREDO INGURUAK ATZEAN UTZITA

SENDROSAKO LEPOA

JETSIERA COLOMERS INGURURA

HARI NAIZ HURBILTZEN EGUNAREN AMAIERARA

SENDROSAKO LEPOA HAN ATZEAN, INGURU ZORAGARRIAK!

AGERTU DA AZKENIAN COLOMERS-KO ATERPEA

BUKATU DUT LEHEN EGUNA, COLOMERS ATZEAN!

2.COLOMERS-RESTANCA-VENTOSA-LLONG

COLOMERS INGURUAK ATZEAN UTZI TA HASI DUT BIGARREN EGUNA

EGUNEKO LEHEN LEPOA

NONDIK NATORREN ETA NORA NOAN

RESTANCATIK ITZULTZEAN HORTIK JOANGO NAIZ VENTOSA ALDERA!

RESTANCAKO ATERPEA

LEHEN JETSITAKO MALDAK, BERRIZ IGOTZERA!!

HARRIGARRIA DA ZENBAT LAKU DAUDEN BIDE GUZIAN!!

VENTOSA-KO ATERPEAN

AGUR VENTOSA-KO ATERPEARI

ATZERA BEGIRADATXO BAT, AZKEN BELAR ZATIAK CONTRAIX PASA ARTE

CONTRAIX-EKO LEPOA HAN GOIAN, TARTEAN HARRI PILLA!!

CONTRAIX-EKO LEPOAN AZKENIAN, ITZULIKO PUNTURIK GORENA

CONTRAIX-EKO LAKUA, ZE GOGUAK NITUEN IKUSTEKO!!

3.LLONG-COLOMINA-BLANC

LLONG-EKO ATERPEA, CONTRAIX-EKO LEPOA ETA LLONG-EKO ATERPE ARTEAN EGIN DET GAUA

HAN ATZEAN ATZO PASATAKO CONTRAIX-EKO LEPO NEKETSUA

AURRERA DARRAI BIDEAK

AIGUASTORTES INGURUAK HAN BEHEAN!

DILLUI-KO LEPOA!

AZKENEAN AGERTU DA COLOMINAKO ATERPEA

COLOMINA ATERPE INGURUKO SEINALEA

COLOMINAKO ATERPEA ATZEAN GELDITZEN IA DA

SABUROKO LEPOA, EGUNEKO AZKENEKOA

INGURU EDERRAK!!

AZKENIAN AGERTU DA BLANC-EKO ATERPEA, EGUNA LUZEA IZAN DA

4.BLANC-MALLAFRE

BLANC ATERPEKO INGURUAK ATZEAN UTZITA, HASI DA AZKEN EGUNA!

COL DE MONESTERO! ORDU BETE BESTERIK EZ!!

MONESTEROKO LEPOA, ITZULIKO AZKEN LEPOA TA ALDAPA

MONESTEROKO LEPOTIK AZKEN JETSIERA!

ATZERA BEGIRADA BAT, HAU BUKATZEN ARI DA

LAU EGUN ONDOREN BERRIRO MALLAFRE, ITZULIA EGINDA!!

NOSKI REFUGIOTAN EZ NUEN LORIK EGIN, DENDAREKIN JOAN NINTZEN, HORI ARGI NEUKAN HASIERATIK. ARROPA, JATEKOA, DENDA, ZAKUA...TA BEHAR NUEN GUZIA MOTXILAN ERAMANGO NUELA, ETA HORRELA IZAN ZEN. ESPERIENTZI OSO ONA IZAN ZEN, JENDE ASKO EZAGUTU NUEN BIDEAN, PARAJE TA BAZTER IZUGARRIAK EZAGUTU ETA IKUSI NITUEN, TA BAZTEZ ERE ETA HOBERENA OSO POZIK ITZULI NINTZELA CARROS DE FOC EGINDA. GUZTIZ KOMENIGARRIA!!!