2017/10/14

PEYREGNETS DE COSTALADE (2740 MT.)

KOTXETIK INTENTZIO BATEKIN ATERA NINTZEN, BAINA BATZUTAN NAIZ ETA GAUZAK NABARMEN EGON EZ DIOGU KASURIK EGITEN. HORRELA GERTATU ZIDAN ORAINGOAN, BERNAT BARRAU MENDIA EGITEKO INTENTZIOA NUEN BURUAN ETA EZ DAKIT NOLA BAINA EZ NION KASURIK EGIN EZ GPS-ARI EZ TA MAPARI ERE, ESKUBITA ZIJOAZEN HITO BATZUK IKUSI NITUN ETA....KONTURATU NINTZENERAKO OKERREKO BIDETIK.
BERRIZ BIDE ZUZENERA ATERAKO NINTZELAKOAN SEGI NUEN, BAINA GAUZA EZ ZEN ATERA, ETA AZKENEAN PEYNEGNETS DE COSTALADE TONTORREAN BUKATU NUEN. AMORRU PISKA BATEKIN JETSI NINTZEN BAINA GAUZAK HORRELA DIRA ETA ONDO HARTZEN JAKIN BEHAR DA. HURRENGOAN BERNAT BARRAU MENDIA SEGURO!!
TRACK-A:  https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=20535873

LAC D'ESTAING ATZEAN UTZITA BANOA GORA


BASOAN GORA

ATERPE XELEBREA HARRI AZPIAN


LEHEN EGUZKI IZPIAK GOIKO TONTORRETAN


BIDEGURUTZEA GORA ATERPEAREN  PAREAN, ATERPEA ONDO ZEON, LITERA TA GUZI


BALLARA BAKARTI TA POLITA


NOIR LAKUA , HEMENDIK AURREA INPROBISATZEN!


BLANC LAKUA


INGURU EDERRAK


BALAITOUS HANDIA


WALLON ATERPE INGURUTIK DATORREN BALLARA


BERNAT BARRAU MENDIA , HURRENGUN IZAN BEHARKO DU


GAILURRA!


JETSITAKO KANALA


HOUNS DE HECHE-KO LAKUAK


UDAZKEN KOLOREAK


LAC D'ESTAING INGURUAK , BUKATU DA IBILALDIA!

2017/10/12

ADAMELO + PISONEKO NORMALA

ZUBIKO LEHEN EGUNA APROBETXATUZ , HOR ELKARTU GIÑEN BOST LAGUN RIGLOSEN. MURILLOKO ERREPIDETIK RIGLOSEKO PARETAK IKUSTEN DIREN BAKOITZEAN DENOK SENTITU DEGU HARA GORA IGOTZEKO GOGOA. BOST LAGUN HORIETAKO HIRUK EZ ZUTEN PISONEKO GAILURRA ZANPATUA. ELBURU HORREKIN PISONEKO BIDERIK ERREXENETAKO BAT AUKERATU GENUEN BERE GAILURRERA IRISTEKO, ADAMELO BIDEA ETA BEHIN PISONEKO LEPORA IRITSITA, PISONEKO NORMALEKO AZKEN HIRU LUZEAK.
EGURALDI BIKAINA IZAN GENUEN LAGUN , EGUNA ETA SKALADA BIKAIN JOAN ZEN. DENAK POZIK GAILURRA LORTUTA ETA BATEZ ERE, HIRU LAGUNEN AMETS TXIKIA LORTUTA.

ARANTXA LEHENENGO BILLERARA IRISTEN

EGOITZ, ASIER TA MERTXE BEHEKO BILLERAN

BILLERAKO SELFIA

ARANTXA TA ASIER BILLERAN

HAU SOKA LAGUN ZEBILLEN CHOPPERIORREKO BILLERA BATIAN

ASIER PISONEKO LEPOTIK GORAKO LUZEAN

MERTXE AZKEN LUZEAN

EGOITZEN AZKEN METROAK

BOSTAK GAILURREAN

 

2017/09/24

EXCELSA - POINTE STEFAN

BA DIRA IA DA URTE BATZUK LES TRIBULATIONS DE FRANSKA BIDEA SKALATU GENUELA INGURU HAUETAN, ORDUKOAN EXCELSA BIDEA SKALATU GABE UTZI GENUEN , ETA BETI HOR ZEGON EGITEKE.
ORAINGOAN KOADRILLA EDERRA ELKARTU GEA, LARUNBATEAN LASAI ARTU GENUEN EGUNA , LARRIBET ALDERA IGO ETA INGURUAZ GOZATU BERRIKETAN ETA AMETSETAN. ZERU IZARTXU EDER BATEN AZPIAN LO EGIN GENUEN, IZUGARRIA!
IGANDEAN GOIZ MUGITU GIÑEN, ETA ESKERRAK, A ZE JENDE MULTZOA ATZETIK.
BIDEA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN, OSO ONDO EKIPATUTA ETA HARKAITZ ONAKIN. OSO POLITAK LEHEN, HIRUGARREN TA BOSTGARREN LUZEAK. OSO ONDO JOAN ZEN EGUNA TA ASTEBURUA, IA DA HURRENGORAKO ZERBAIT PENTSATZEN.......

TRASTOAK PRESTATZEN

LARRIBET ALDERA IGOTZEN DEN BALLARA EDERRA

LARRIBET INGURUAK

LARUNBATEAN LASAI LARRIBET ATERPEAN BERRIKETAN

EXCELSA BIDEKO PARETA, BIBAC-ETIK IKUSITA

LEHENENGO LUZE EDERRA

SOKAKIDEAK LEHENENGO BILLERAN

NI NEU BIGARREN BILLERAN, A ZE LUZEA HURRENGOA!!!

ARRI TA UNAI BILLERARA IRISTEN

ASIER HIRUGARREN LUZE EDERREAN

ARRI TA UNAI BILLERAN TA ASIER IRISTEN

EGOITZ TA MERTXE AZKEN LUZEETAN

UNAI ARISTAKO AZKEN ZATIAN

POINTE STEFAN GAILURREAN

BALAITOUS LEHENENGO ELUR PIXARREKIN


2017/09/03

TORRIJO - TOBAZO

AURREKO EGUNEAN ROCA POR UN TUBO BIDEA SKALATU ONDOREN PANTICOSAN, BALLARAZ ALDATU ETA TOBAZORA HURBILDU GIÑEN. TORRIJO BIDEA GENUEN BURUAN, AURREKO URTEAN TOBAZOGAN BIDEA SKALATU GENUN ETA OSO GUSTORA JOAN GIÑEN ETXERA ORDUKOAN INGURUAREKIN ETA TOBAZOKO PARETEKIN.
AURREKO EGUNEAN EGITEN ZUEN HAIZEA LASAITU ZEN ETA NAHIZ ETA LAINOTUA EGON, GIROA BIKAINA ZEN. GU BAKARRIK SKALATU GENUN BIDEA, ONDOKO VALLE DE CANFRAC BIDEAN BESTE KORDADA BAT, ETA EZ BESTE IÑOR INGURUAN.
BIDEA OSO ONDO EKIPATUA DAGO ETA ERRAZA DA JARRAITZEA, BETI IKUSTEN BAI DA HURRENGO TXAPA. GUSTORA SKALATU GENUN BIDEA, ASTEBURU BIKAIN JOAN DA, EA NOIZ BESTE HORRELAKO BAT.

HASIERA IZEN TA GUZI

BIDEAREN ITXURA HASIERATIK

HASIERAKO LUZEAK

UNAI SEIGARREN LUZEAN

ZAZPIGARREN LUZEAREN HASIERA

NI NEU AZKEN BILLERAN

GAILURREKO ARGAZKIA, ATZEAN ASPE TA BESTEAK!!

INGURUAZ GOZATZEN JETSIERAN

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh4kLmSw4HYrGRVFALtFSub5QQ0zu6z3Qf7aL6In8C6_y0vWeoJJOtQP8iBgShiD_Udiuc844DV1PMY21MYgqIchzN4PF9ES5EA5MRRrs2x9Zc9OKLFQBDL6RnNnCd3zL2gTDk97BneqkE/s1600/croquis+via+torrijo.jpg