2013/12/23

ASTUN- COL DE ARNOUSSE- ARNOUSSE ETXOLAK- PAS DE AUDAS- ASTUN

AURREKO EGUNEAN SKIATU ONDOREN, BIGARREN EGUNERAKO IZOTZA EGITEA PENTSATUA GENUEN IZASEN. BAINA BI GAZTE TOPATU GENITUN IZASETIK JETSI BERRIAK, ETA ESAN ZIGUTEN EZ ZEGOLA EZER GANORAKORIK, BERAZ, BERRIZ SKIATZEA.
ASTUNETIK ABIATUTA ZIRKULAR BAT EGIN GENUN, OSO PARAJE POLITAK, IGOERA POLITA COL DE ARNOUSSERAINO ETA BAITA BESTE ALDEKO BALLARA. GAURKOAN HAIZEA ZAKARRAGO ZEBILLEN BAINA HALA ERE BIKAIN.
 
 ASTUNGO ESTAZIOA BEHEAN
 IGOERA EDERRA. ILARGIAK ERE EZ DU JOAN NAI
 COL DE ARNOUSSE
 MIDI D'OSSAUKO TONTORRA ATZETIK BEGIRA
 LEHENENGO JETSIERAKO LEHEN ZATIA
 ARNOUSSEKO ETXOLA ETA JETSITAKO BALLARA
 BASOKO ZATIA BERRIZ GORAKA
 BASOTIK IRTENDA, PAS DE AUDAS ALDERA
 PAS DE AUDAS
 PAS DE AUDASETIK IBON DE ESCALAR ALDERAKO JETSIERA
ASTUNETIK GOIZEAN EGINDAKO LEHEN IGOERA

2013/12/22

MONJES (2349 MT.) TA ESCALAR (2293 MT.)

GABONETAKO OPORRETAKO LEHEN EGUNAK APROBETXATUZ HURBILDU GIÑEN BEZPERAN ASTUNERA. BERTAN FURGOAN LO EGIN ETA GOIZEAN LASAI LASAI HASI GIÑEN GORAKA, IBON DE ESCALAR INGURURA.
JENDE UGARI ESTAZIOAN ETA BAITA GU BEZELA MENDIKO SKIAKIN. IBON DE ESCALARRERA IRITSI ONDOREN MONJES LEPORA ETA HANDIK IZEN BERDINEKO GAILURRERA. BISTA BIKAIÑAK ETA JENDE UGARI TONTOR INGURUAN.
EGUNEKO LEHEN JETSIERA, GAILLUR AURREKO LEPOTIK BEHERA IBON DE ESCALARRERA.
BERTAN HAMAIKETAKOA EGIN ETA BERRIZ GORA, ORAINGOAN ESCALAR MENDIRA. IGOERA PIKO BATEN ONDOREN IRITSI GIÑEN GAILURRERA, FOKAK KENDU ETA BEHERA. EGUN BIKAIÑA!!!
 
 GOIZEKO LEHEN PAUSOAK
 EGURALDI BIKAIÑA
 ELURRA GOXO GOXO

 MIDI BETI BEZELA ZELATARI
 BISTA EDERRAK ASPE ALDERA

 MONJES MENDIA
 BUKAERAKO ARISTA TA JENDE ILLARA
 ESCALAR MENDIA MONJESETIK
MIDI D'OSSAU

2013/12/01

LAPAKIZA (2104 MT.)

DENBORALDIKO LEHENA EGITEKO GOGUAKIN URBILDU GIÑEN LINZA ALDEA, GURE ELBURUA LAPAKIZA EGITEA ZEN. LINZAKO ATERPETIK LINZAKO LEPORA ETA HANDIK EZKERRETA GAILURRERAINO.
BIDE ERDITIK GORA HAIZEA OSO ZAKAR ZEBILLEN, GOIAN DENBORA GUTXI ARGAZKI BATZUK ETA BERA. ELURRA DENETIK ZEGOEN, HAIZEAK PILLATUTAKOA ALDE BATZUTAN ETA BESTETAN ELUR GUTXI ETA GOGORRA. HALA TA GUZI EGUN BIKAIÑA IZAN ZEN, HASI DUGU DENBORALDIA!!!!
 
 LAPAKIZA LINZAKO ATERPETIK
 ATXERITO ALDEA BISTAK

 HAIZEA ZAKAR GOIETAN
 PETRETXEMA! ELEGANTE BETI BEZELA.
 LAPAKIZA GAINEKO BUZOIA!!
 ARRI GAILURRERA IRISTEN, ATZEAN HIRU ERREGEN MAHAIA
 NI GAILURREAN
 BEHE LAINOA BELAGOA INGURUAN
 ARRI PETRETXEMA ATZEAN DUELA
 NI MALDAN BEHERA
 IA DA BEHEAN, POZIK NOLA JOAN DEN EGUNA

ETA HAU SARIA!!!

2013/10/12

ANAYET (2545 MT.)

GURE NAHIA "BALCONES DE ANAYET" IZENEKO BIDE BERRIA SKALATZEA ZEN, BAINA AZKENIN ZORIONEZ ETA ZORITXARREZ, OINEZ BIDE NORMALETIK IGO GIÑEN. ZORIONEZ, DENAK ONDO GIÑELAKO, BIGARREN LUZEAN GEUNDELA GOITIK ERORITAKO ARKAITZ PILLAK ARRAPATU BAZIGUN!! ETA ZORITXARREZ, BIDEA SKALATU GABE JETSI GIÑELAKO, BAINA BUENO, EZ DA MUGITUKO ETA JENDEAK SKALATU HALA GARBITUKO DA. HURRENGO BATIAN SEGURU BAIETZ!!
 
 ANAYET LEHENENGO ALDIZ AURREZ AURRE
 ASPETIK BISAURINERAINOKO BISTAK!
 MIDI BETI BEZAIN DOTORE.
 ANAYET GERO TA URBILLAGO
 BALCONES DE ANAYET BIDEAREN OINEAN!!
 LEHENENGO LUZEA!
 LEHENENGO LUZEA!
 IA DA BIDE NORMALETIK OINEZ
GAILLURREKO ARGAZKIAN NEU BAKARRIK. NON DAUDE BESTEAK?? JAJAJA...

2013/09/24

COMAPEDROSA (2942 MT.)

ANDORRA INGURUAN GABILTZALA APROBETXATUZ, EGUN BAT MENDIRA JOAN NINTZEN. COMAPEDROSA AUKERATU NUEN, ANDORRAKO MENDI GARAIENA. ILUSIO BEREZIA EGITEN ZIDAN, INOIZ IBILI GABEKO INGURUAK BAI ZIREN HAUEK, EZ NINTZEN PIRINEOTAN HAIN EKIALDERA MENDIAN IBILIA.
ESPERIENTZI POLITA IZAN ZEN, BAILARA GUZTIZ EZEZAGUNA, ARINSAL-ETIK GORA COMAPEDROSA ATERPETIK BARRENA IGO NINTZEN.
GALDU BIDERIK EZ DAUKA,OSO ONDO MARKATUTAKO BIDEA ETA ZAILTASUNIK  BAT BERA ERE EZ.
GAILURREAN BISTA EDERRAK ANETO, MALADETA, ESTATS...
 
 
 BIDE HASIERAKO SEINALEAK
 EGUZKIA ERE AGERTZEN DOA. BAILARA HORTIK GORA NOA
 ILARGIAK EZ DU JOAN NAI
 COMAPEDROSA HAN ATZEAN AGERI DA IA DA
 
 EZKERRETA GR-11, ESKUBITARA GAILURRERA
 ESTANY NEGRE
 COMAPEDROSA ATERPEA ETA ESTANY DE LES TRUITES
 GAILURRA!!
 ANETO ETA MALADETA INGURUAK HAN ATZEAN
PIC D'ESTATS!