2011/10/24

MERCHE BIDEA- PEÑA ESCUACH

AURREKO EGUNEAN XUANS MENDIAN IBILI ONDOREN, HURRENGO EGUNEAN SKALATZEA. PEÑA ESCUACH-EKO MERCHE BIDEA EGITERA JOAN GIÑEN. BIDE GUZTIZ EKIPATUA PARABOLTEKIN, BILERA GUZTIAK RAPELATZEKO PRESTATUAK, GAINONTZEKO TRASTUAK SOBRAN, SPRES-AK TA BILERATAKO MATERIALAKIN NAHIKUA.
GRADUA GURE USTEZ GEHIEGIZKOA DA, EZ DA HAINBESTERAKO, LEHENENGO LUZEA 6a+ JARTZEN ZIGUN KROKISAK BAINA GURETZAT GEHIENEZ 6a TA 2.LUZEAKIN BERDIN 6a BERRIN 5+. HORI BAI KROKIS ORIGINALEAN JARTZEN DUEN GRADUAZIOA JARRIKO DUT, HORTIK AURREA BAKOITZAK IKUS DEZALA.
1.LUZEA(6a+): HASIERA NAHIKO ERRAZA GERO ESKUBIRUNTZ JOATEKO TA GERO ZUZEN, HEMEN DAGO BIDEKO PAUSOA.
2.LUZEA(II): TREPADITA MOTZ ETA ERRAZ BAT.
3.LUZEA(6a): ARKAITZ OSO HONETIK ZUZEN DOAN LUZEA, HASIERAN DU PAUSOTXO BAT.
4.LUZEA(II):BESTE TREPADITA MOTZ BAT ESKUBIRUNTZ.
5.LUZEA(5+):LEHENENGO ZATI NAHIKO ERRAZA, BIGARREN ZATI POLITA TA GOGORXIAGOA.
6.LUZEA(5+):LUZE OSO MOTZA PLAKA MOTZ BATEAN, ERDIAN PAUSOTXO BAT.

 MERTXE TA ASIER 1.LUZEAN
 ASIER 2.LUZEAN
 MERTXE 2.LUZEAN
 TENAKO BAILARA
 ASIER KONTZENTRATURIK
 ANIMO MOTEL!!
 NI 3.LUZEAREN HASIERAN
 ASIER SOKAK ZUZEN JARTZEN
 MERTXE 3. LUZEAN
 NI AZKEN LUZEAREN AMAIERAN, ASIER BILERAN
 HIRUAK BIDEAREN AMAIERAN, JEISTEA FALTA!!

XUANS (2838 MT.)

LEHENGO URTEKO AZAROAN ETORRI GIÑEN MENDI HAU IGOTZEKO INTENTZIOAKIN BAINA KRISTON ELURTEA BOTA ZUEN AURREKO EGUNETAN TA EZINEZKO IZAN GENUN GORA IRISTEA. AURTEN BERRIZ URRIAN ETORRI GEA, HOZTU DU BAINA EGURALDI BIKAINA TOPATU GENUN. BALNEARIO DE PANTICOSATIK GORA EKIN GENION , BRAZATO TA BACIASEKO BIDE ARRUNTETIK.
ORDU BETE INGURU ONDOREN BIDE GURUTZE BAT HARTU GENUN, BRAZATOKO BIDEA UTZI TA LABAZAKOA ARTU GENUN, PISKANA PISKANA LABAZAKO LAKUETATIK GORA DIENTES DE BATANS AZPITIK LEPO BATETARA IRITSI GIÑEN, HAN GENUN AURREAN SERRATO MENDIA, ORAIN DELA BI URTE IGOTAKOA.
HEMENDIK AZKEN ZATIA FALTA ZIGUN GAILURRERANTZ, TREPADITA ZATI BATZUK TA GOIAN GIÑEN, 3 ORDU TA 45 MINUTU INGURU ERABILI GENITUEN. BISTA EDERRAK GOITIK ARGUALAS, GARMO NEGRO, INFIERNOS, BALAITOUS, SERRATO, VIGNEMALE...
JEITSIERA BACHIMAÑAKO LAKUETATIK EGIN GENUN, REFUGIO BERRIA EGITEN ARI DIREN TOKITIK BUELTAN BERRIZ BALNEARIO DE PANTICOSARA, GUZTIRA 7 ORDU T'ERDI INGURU, GELDIRIK EGONDAKO DENBORA KONTUAN ARTUZ.

 ARGUALAS,ALGAS TA GARMO NEGRO
 GURE BIDEA LABAZAKOA DA
 XUANS TA DIENTES DE BATANS
 HAMAIKETAKO GABE NOLA BA!!!
 ORAINDIK URRUTI ZEGOK XUANS MENDIA!
 DIENTES DE BATANS
 LABAZA LAKUETAKO BAT
 POZIK ZETORREK GURE SERGIO
 ANIMO KOADRILLA!!
 XUANS MENDIAREN AZKEN ZATIA BEHEKO LEPOTIK IKUSITA
 AZKEN ZATIA GAILURRERAKO BIDEAN
 BALAITOUS TA FRONDELLAS
 VIGNEMALE!! A ZE MENDI PUSKA!!
 XUANS MENDIAREN GAILURREAN
XUANS MENDIA BACHIMAÑA LAKUETAKO BIDETIK