LEHENGO URTEKO UDARAN PENTSATU GENUN JOATEA DIBONA ESKALATZEA, ORDUAN ORDEA EGURALDI TXARRA EMANA ZEGON GU JOAN BEHAR GENUN EGUNETAKO, TA PIRINEOTAN GELDITU GIÑEN.
AURTEN ORDEA EGURALDI BIKAINA ZEGON EMANA, ETA EGIA ESAN DENA BIKAIN JOAN ZEN, BEZPERAN SOREILLER ATERPE INGURURA IGO GIÑEN, IA DA BIDEAN DIBONA ORRATZA IZUGARRIA IKUSTEN ZEN. NAHIZ ETA KRISTON MOTXILA PUSKA BIZKARREAN IZAN, EZIN BEGIRIK KENDU BIDE GUZIAN.
HURRENGO GOIZEAN GOIZ ESNATU ETA BIGARRENAK GIÑEN PARETAN, BIKAIN!! GAINERA GURE AURRETIK ZIJOAZENAK, GURE BIDETIK HASI BAINA GERO BESTE BIDE BATETARA SARTZEN ZIEN, BERAZ DENA GURETZAT.
HORRELA PASA GENITUEN SEI ORDU PARETEAN GAILURRERAINO, BAZTERRETAN JENDEA IKUSIZ BESTE BIDEETAN ETA GU MADIER BIDETIK, BAKARRIK.
ZER ESAN ESKALADATAZ? ARROKA BIKAINA, TARTEKA ZERBAIT SARTU BEHAR DA, BAINA ONDO IKUSTEN DA BIDEA NONDIK DIJOAN, TARTEKA PARABOLTAK EDO HILTZEAK BAI DAUDE, BILLERA GUZIAK EKIPATUAK.
DIBONA BERRIZ IZUGARRIA DA, BISTA IZUGARRIAK, PATIOA KRISTONA, AURREKO EGUNIAN LEHENENGO ALDIZ IKUSTEAN PENTSATU GAILURREAN EGONGO ZEALA ETA GERO HAN GOIAN EGOTEA KRISTONA DA.
GUZTIZ KOMENIGARRIA!!!
|
A ZE AURPEGIAK...
|
|
...ORRATZA PUSKA IKUSITA!
|
|
DIBONA!!!!
|
|
A ZE PARETA PUSKA BURU GAINEAN!
|
|
BISTA EDERRAK URRUTIRA!
|
|
GURE KANPAMENDU BASEA.
|
|
BIGARREN LUZEKO TUNEL XELEBREA.
|
|
SOREILLER ATERPEA HAN BEHEAN!!
|
|
ASIER EGURREAN!
|
|
ASIER, ATZEAN PATIO EDERRAKIN!
|
|
ESKALADAZ GOZATZEN.
|
|
6b-KO LUZE GOGORRA.
|
|
ASIER TONTORREAN!!
|
|
NI GAILURREAN!
|
|
JETSIERAKO ARGAZKIA. GAILURRETIK RAPELA LEPORAINO TA GERO DESTREPEA.
|