2011/07/17

PUERTO DE LA PEZ (3018 MT.) TA LA PEZ (3024 MT.)

LOUDENVIELLEN KANPIÑEKO EGUN BATZUK APROBETXATUZ, MENDIRA IRTEN NINTZEN PUERTO DE LA PEZ TA LA PEZ TONTORRAK EGITERA. DESNIBEL HANDIKO IGOERAK (1800 MT.), BAINA OSO INGURU EDERRIAN. HASIERAN LAINO ARTEAN IBILI ARREN, LA PEZ HARANAREN AMAIERAN LAINOA AZPIAN UTZI TA EGUZKITAN IBILI NINTZEN. LAU ORDU BEHAR IZAN NITUN LEHENENGO GAILURRA EGITEKO TA BOST MINUTU GEIO BESTEA EGITEKO, ZEREN LEPO TXIKI BATEK BANATZEN DITU BI TONTORRAK. BISTA EDERRAK GOITIK VIGNEMALE, PERDIDO, BACHIMALA TA BACHIMALAKO ZIRKU GUZIA....
PONT DE PRAT, IGOERAREN HASIERA.
LA PEZ HARANAREN HASIERAKO ARTZAI TXABOLA.
EGUNON!!
HARANAREN BUKAERAN, LAINO ARTETIK AGERI DA PUERTO DE LA PEZ LEPOA, AZE MALDA!!
AZKENIAN UTZI DUT LAINOA ATZEAN.
PUERTO DE LA PEZ LEPOA TA LUSTOU ATZEAN.
EGUZKI AZPIAN: PUERTO DE LA PEZ TONTORRA EZKERREAN TA LA PEZ ESKUBIAN.
 PUERTO DE LA PEZ-KO TONTORRA.
 VIGNEMALE HAN URRUTIAN.
 LA PEZ-EKO TONTORREAN.
 PUERTO DE LA PEZ TA ABEILLE TONTORRAK.
LA PEZ HARANA.