2022/12/27

ESPELUNZIECHA , ARROYERAS TA ASTUN INGURUA

IAZ BEZELA AURTEN ERE, OPORRAK APROBETXATUZ EGUN PARE BAT HURBILDU GIÑEN MENDIKO SKIAZ GOZATZERA. AURREKO GABONETAN IRENE IZAN GENUEN LAGUN EGUN HAIETAN, AURTEN BERRIZ SAIOA IZAN GENUN TXINGU TA BIOK BIDELAGUN. 

LEHENENGO EGUNIAN FORMIGAL ESTAZIOKO ANAYET PARKIÑETIK ESPENLUNZIECHA TA ARROYERAS EGIN GENITUN, ELUR FALTA HANDIA DAGOENEZ, LEHEN ZATIA ESKI ESTAZIOKO PISTAK APROBETXATUZ HASI GIÑEN GORAKA, BEHIN ALTUERA BAT HARTUTA ELURRA ONDO DAGO BAINA EZ BADU BOTATZEN... EGUN GUZIA NAHIKO LAINOTUTA EGON ZEN, BAINA EZ ZEN LAINOA ASKO SARTZEN TA ONDO MOLDATU GIÑEN. DENBORALDIKO LEHENA IZAN ZEN NERETZAT, BIKAIN!!!

SAIOA EKIÑEAN


JENDE UGARI ZEBILLEN MENDIAN GU BEZELA


GERO JOANGO GARA HAREA


ESPELUNZIECHA EGUZKITAN


HEMENTXE GATTUK


ESPELUNZIECHA GAÑEAN HIRUAK


ZERBAIT PIKATZEN, BISTA ZORAGARRIEKIN


ARROYERASKO GAILURRIN, HAUEK LEPOAN GERATU ZIREN


BIGARREN EGUNEAN BERRIZ ASTUN INGURURA HURBILDU GIÑEN,IDEIA FINKORIK GABE, PISTETATIK GORA HASI TA GERO IKUSIKO GENUN. ETA HORRELA IZAN ZEN, ASTUN LEPORAINO IGO GIÑEN ETA HANDIK FRANTZIA ALDERA BOTA GIÑEN, ORDURAKO EGUZKITAN ZEGON ETA ELURRA KONDIZIO ONETAN. BUELTA LEPORA TA FURGORA. BI EGUN BIKAIN MENDIKO ESKIAZ GOZATZEN.

PISTETATIK KANPO IA DA


SAIOA TA TXINGU BADATOZ


EGURALDI BIKAINA GAURKOA


ASTUN LEPOA


TXINGU ASTUNEKO LEPOAN


PARAJE ZORAGARRIA


SAIOA TA TXINGU MIDI TA PEYREGET ATZEAN DUTELA