ASPALDIKO PARTEZ SKALATZERA PIRINEOTARA , DENBORA ZEN EZ NINTZELA PIRINEOTARA HURBILTZEN PARETA EDER BAT SKALATZERA. NIK EGUNA JARRI NUEN TA TXINGUK PARETA TA BIDEA. HORRELA BEZPERAN HURBILDU GIÑEN ZURIZARA. BERTAKO BORDA BATEAN GAUA PASA TA GOIZEAN GOIZ MARTXAN GIÑEN, KOTXEAREKIN BIDE MOTZA GENUEN, ERREKA PASA TA ETA GORA. EZ DAGO HURBILKETA LUZEA , BEREHALA GIÑEN DV IZKIEZ MARKATUTAKO BIDEAREN PAREAN.
KROKISEK 6B+, V+AO EMATEN DIOTE,NERE AHOLKUA ZERA DA, EZ JOAN V+ RASPATUAKIN, ZERBAIT GEIXEAGO BEHAR DA ETA. BATEZ ERE 6B+ LUZEAN. OROKORREAN KRISTON BIDE EDERRA DA, ZORTZIGARREN LUZEA IZUGARRIA DA, 6A+ EKO DIEDRO ZORAGARRIA. SEI ORDU EGIN GENITUEN PARETEAN. NAHIZ ETA ERREPIDE BAZTERREAN FURGONETA GEHIAGO IKUSI APARKATUTA, EZ GENUN IÑOR IKUSI EGUN GUZIAN. EDERRA BIDEA ETA EGUNA PASATAKOA.
|
LOS DUENDES DEL VALLE BIDEA |
|
BAGOAZ💪💪 |
|
BIDEAREN HASIERA |
|
2. LUZEAN |
|
6B+EKO LUZEA |
|
BILLERAREN BATEAN UNAI TA BIOK |
|
PARETA ERDIAN DAGON BIBAC-A |
|
BIDEKO LUZE HOBERENA |
|
AUPA EKIPOOOO!!! |
|
ANSO ALDERA JEISTEN DEN ERREPIDEA |
|
EZ DA ERRAZA RAPELEN HASIERA AURKITZEN |