2020/09/08

GABIZO-CRISTALES (2884 MT.)

ASPALDIKO PARTEZ MENDI IBILALDI EDER BAT EGITEKO AUKERA SUERTATU ZITZAIDAN. GABIZO CRISTALES MENDIA AUKERATU NUEN, INGURUAN DITUEN 3000 METROKO MENDIEN ONDOAN IA IKUSTEZIN PASATZEN DEN MENDIA. BAINA ESKALATZAILE ASKOK CRESTA DE LOS DIABLOS EGITEKO BURUTAZIOA BADAUKATE, MENDI HONEN GAILURRA  IZANGO DUTE HASIERA EDO BUKAERA.

RESPUMOSOKO ATERPETXERAINOKO BIDEA EZAGUNA NUEN. HANDIK GORAKOA BERRIZ AHAZTUTA PISKAT, URTE ASKO PASA DIRA HANDIK PASA GABE. ASTEARTE BURUZURI BAT IZATEKO GENDEA BAZEBILLEN MENDIAN. 

GAILURRETIK IKUSPEGI EDERRA FRONDELLAS, BALAITOUS, DIABLOS, COSTERILLOU, CAMBALES. FACHA.....HOGEI BAT MINUTUZ IKUPEGI TA GAILURREKO BAKARDADEAZ GOZATU ONDOREN BERAKA ABIATU NINTZEN, ORAINDIK BIDEA ZEGON FURGONETARAINO. IA HURRENGO PLANA NORA ATERATZEN DEN.

https://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=setCurrentSpatialArtifact&id=56439517

EGUZKIA MENDI GOIETAN


EGURALDI TA TOKI BIKAINAK


ELKARREI BEGIRA


LEPO HORTARA HURBILDU BEHAR NAIZ


AGERTU DA GABIZO CRISTALES


A ZE PARAJE EDERRAK!!


AZKEN ZATIA


GAILURRA GERO TA HURBILLAGO


GAILURREKO HITO PUSKA TA MENDIAREN IZENA


BALAITOUS, COSTERILLOU, DIABLO.....


VIGNEMALE....


INFIERNOS, GARMO NEGRO, ARGUALAS, ALGAS


GAILURREKO ARGAZKIA


ATZERA BEGIRADA


RESPUMOSO INGURU ZORAGARRIAK


RESPOMUSO INGURUA AGURTUZ HURRENGO ARTE






2020/09/06

BRUNO GASPAR - RUABA

PIRINEOTAN IGANDERAKO EGURALDIA HALA HOLAKUA EMANA ZEGON ETA, EZ GIÑEN AUSARTU ARRISKATZERA, BERRIZ RIGLOS TA RUABA INGURUAN IA BETI BEZELA EGURALDI BIKAINA EMANA ZEGON. HORRELA LARUNBATA ILUNABAR ALDERA HURBILDU GIÑEN MURILLO DE GALLEGO HERRIRA. RUABAN SKALATZEN ARI GIÑEN BESTE BATIAN GOMENDATU ZIGUTEN BIDE BAT ZEN BURUAN GENUENA IGANDERAKO. BRUNO GASPAR BIDEA ZEN HAU, 6B KO LUZE BAT KENDUTA EZ ZUEN BESTE ZAILTASUN HANDIRIK IKUSTEN. BIDEKO LEHEN LUZEAREN HASIERA NAHIKO XELEBREA DA, HOTZEAN SARTZEKO BEREALA PILAK JARTZEN DIZKIZUN HORIETAKOA. ONDOREN ZAILTASUN ASKORIK GABEKO LUZE BATZUK, AZKEN 6A KO LUZEAREN AZKEN PAUSORA IRITSI ARTE, HEMEN BAI ESTUTU BEHAR ZELA PISKAT. TA AZKENEAN BIDEKO LUZE ZAILENA, USTEZ TETXITOAN EGONGO DELAKOAN ZAILTASUNA GEUNDEN BAINA EZ, AURRETIK DAGON PLAKA FIÑEAN DAGO GOGORTASUN GUZIA. BA HORRELA JOAN ZITZAIGUN BIDEA, EGURALDI BIKAINA, KONPAINIA ONA TA INGURU PAREGABEA.

BIDEAREN HASIERA ONDO MARKATUTA


BIDEAREN HASIERARI BEGIRA


ASIER TA UNAX BIGARREN LUZEA AMAITZEN


INGURU BIKAINA SKALATZEKO RUABA


SKALADAZ GOZATZEN

BATZUK ATETZEN TA BESTEAK IRISTEN!!

MADRIDEKO SKALATZAILE BATEK ATERA ZIGUN ARGAZKIA

ARANTXA BIDEKO LUZE GOGORRENEAN

.

HEMEN ESTUTU BEHAR ZEN

TALDEKO ARGAZKIA

FITXAJE BERRIA!! INDARTSU DATOZ!!

RUABA

2020/07/18

GRAN DIEDRO SUR - ACHERITO

ASPALDIKO PARTEZ HEMEN GARA BERRIZ TALDE GUZIA, DENBORA PASA DA ELKARREKIN EZ GENULA IRTEERA BAT EGITEN. AUKERATUTAKO BIDEA ACHERITOKO GRAN DIEDRO SUR IZAN ZEN , IAZ GURE LAGUN TXINGUK EGIN ZUEN TA BERAK GOMENDATU ZIGUN, MODAKO BIDEETAKO BAT AZKEN ALDIAN.
KOTXETIK BI ORDU EGIN GENITUN BIDEAREN HASIERARA, BALLARA ZORAGARRI BATETATIK. BESTE HIRU BAT ORDU T'ERDI PARETEAN, GUZTIRA BEDERATZI ORDU PASATXO. 
NIRETZAT BIDEAREN HOBERENA TOKIA ETA MENDI GAILURRERA IRISTEA IZAN ZIREN HOBERENAK, KAXKARRENA BERRIZ TOKI ASKOTAN ZEGON HARRI ASKE PILLA TA BIDEAREN GEHIENEAN ZEGON EKIPAMENDU GEHIEGIA, BAINA AZKENEAN DENEN GUSTOKO BIDEAK EGON BEHAR DUTE. EGUN ZORAGARRIA PASA GENUN ASPALDIKO PARTEZ ELKARREKIN!!!

A ZE LAUKOTEA!!

SOBARCAL TA ANSABEREKO ORRATZETAKO BAT

PARETA GERO TA HURBILLAGO

BORDA EDERRA BIDEAN

HAU ASTERA DOA!!

ARANTXA BIGARREN LUZEA AMAITZEN

KANALIZO ZABAL TA POLITAK

ARANTXA TA ASIER BILLERAN

TXORRANA EGITEKO MOMENTUAK ERE IZAN ZIREN

ASIER PARAJE EDERRA ATZEAN DUELA

ASIER, MERTXE TA EGOITZ KOBAKO LUZEAN

ARANTXA TA ASIER AZKEN LUZEAN

BOSTAK ACHERITOKO GAILURREAN

HAUEK BIAK ERE GURI AGURTZEA ATERA ZIREN

IRIS LOREAK ALDE GUZIETAN JETSIERAN

2020/02/29

CULIVILLAS - CORREDOR NNW

IA URTE BETE PASA ONDOREN, EZ EHUNEKO EHUNEAN BAINA GUZTIZ OSATZEKO BIDEAN. EGURALDI IRAGARKI EZ OSO ONA IZAN ARREN, PIRINEOTARA JOATEA ERABAKI GENUEN, LAGUN BATEK ESATEN DUEN BEZELA, JOAN EZ GERO ZERBAIT ITEN DA.
AUKERATUTAKO BIDEA CULIBILLASEKO IPAR KORRIDOREA DA, ORAIN DELA ASTE BATZUK LAGUN BATZUK EGIN ZUTEN, ETA GUSTORA ITZULI ZIREN.
LARUNBATA GOIZEAN GOIZ ESNATU ONDOREN, ZAZPI TERDIETAKO MARTXAN GIÑEN. ORDU PARE BATEAN KORRIDORE AZPIAN GIÑEN. IZOTZAK ITXURA ON ZUEN BEHETIK IKUSITA, PRESTATU TA GORA. GUZTIRA HIRU LUZE EGIN GENITUEN, 60 METROTAKO SOKAKIN IA TOPERA LUZE GUZITAN.
LEHEN LUZEAN DAGO ZAILTASUN GUZIA, IZOTZA NAHIKO AUSKORRA ZEGON TA KOLPE DEXENTE EMAN BEHAR ZIREN PIOLETA TINKO GERATZEKO. BESTE LUZEAK ERRAZAK DIRA, KORRIDORE ARRUNTA.
GAILURREAN IKUSPEGI GUTXI, ORDURAKO LAINOA SARTU TA ELURRA HASIA ZEN, ARGAZKITXO BAT ATERA TA BEHERA, POZIK EGINDAKOAREKIN!!

KORRIDORE HASIERARA HURBILTZEN

LEHEN LUZEKO IZOTZA

BIGARREN LUZE HASIERA

LEHENENGO BILLERAN

ASIER BIGARREN LUZEAN

GAILURREKO ARGAZKIA!!

INDARRAK BERRESKURATZEKO!!