BESTE ESKAPADATXO BAT PIRINEOTA , MENDI IBILALDI BAT EGITERA. ORAINGUAN AUKERATUTAKO MENDIA PIC CESTREDE IZAN ZEN. CAUTERETSETIK GORA SEGI LA FRUITIERERAINO, HAN KOTXEA UTZI TA GORA LUTOUR BALLARAN BARRENA. BALLARA JENDETSUA BATEZ ERE LAC D'ESTOM BIDEA JARRAITUAZ, NI BERRIZ RUSSEL ATERPE ALDERA DESBIDERATU NINTZEN BEREHALA, HEMEN GORA GUZTIZ KONTRAKOA IÑOR ERE EZ. BEHIN ATERPEA PASATA CULAUS LEPORAINO SEGI NUEN. LEPOAN ESKUINETARA HARTU TA SEGI GANDOR ERRAZETIK CESTREDE GAILURRERAINO. BIDE POLIT TA BAKARTIA. BESTE BATEAN ERE EGONA NINTZEN BALLARA HONTAN, HORDUKO HARTAN ARDIDEN MENDIRA JOAN NINTZEN, TA ORAINGOAN BEZELA BAKARDADEA NAGUSI.
CESTREDE GAILURRIAN IKUSPEGI EDERRA MIDI DE BIGORRE , TROUMOUSE, GAVARNIE, PERDIDO, VIGNEMALE, BALAITOUS, INFIERNO....EGUN BIKAINA TA IBILBIDE EDERRA!!
ATERA BERRITAN, LABAS MENDI EDERRA AURREAN DAUKATELA
SAN MARTZIALETAKO ZUBIA APROBETXATUZ EGINDAKO IRTEERA. GOIZEAN GOIZ TORLAN AUTOBUSA HARTU TA GORA IGO NINTZEN, CARRIATAKO CLAVIJETATIK GORA NUEN BURUAN IGOTZEA, GERO GORUNTZ SEGI TA FAJA DE LAS FLORES GURUTZATU ALDE BATETIK BESTERA, BEHIN FAJA DE LAS FLORES GURUTZATUTA BIDERIK ZUZENENETIK CASCORUNTZ JOAN NINTZEN. BIDEAN NEBERO BAT EDO BESTE TOPATU NITUEN, EGUZKITAN ZEUDENAK, KRANPOIRIK GABE PASATZEKO MODUAN, ITZALETAKOAK BERRIZ OSO GOGOR.
BIDEA OROKORREAN IZUGARRI POLITA DA, CARRIATAKO IGOERA, TOZAL DE MALLO, COTATUERO, PERDIDO, TAILLON, BRECHA.... BIDE IZUGARRI EDERRA. ZORIONEZ GAILURRIAN BAKARRIK EGON NINTZEN, ARRITU NINDUEN, TA LASAI LASAI GOZATU NUEN IKUSPEGI EDERRAZ. JETSIERA GALLINERO MENDIARI BESTE ALDETIK INGURATU NION.AZKENEAN BEDERATZI ORDUKO IBILALDIA!!
TOZAL DE MALLO EGUNSENTIAN
ORDESA IZUGARRIA DA
EDELWEISAK
MARMOTA NI AGURTZERA ATERA ZEN😂
FAJA DE LAS FLORES GURUTZATZEN
COTATUEROKO ZIRKOAREN GAINKALDEA TA HAN ATZEAN AÑISCLO, PERDIDO TA CILINDRO