SAN MARTZIALETAKO ZUBIA APROBETXATUZ EGINDAKO IRTEERA. GOIZEAN GOIZ TORLAN AUTOBUSA HARTU TA GORA IGO NINTZEN, CARRIATAKO CLAVIJETATIK GORA NUEN BURUAN IGOTZEA, GERO GORUNTZ SEGI TA FAJA DE LAS FLORES GURUTZATU ALDE BATETIK BESTERA, BEHIN FAJA DE LAS FLORES GURUTZATUTA BIDERIK ZUZENENETIK CASCORUNTZ JOAN NINTZEN. BIDEAN NEBERO BAT EDO BESTE TOPATU NITUEN, EGUZKITAN ZEUDENAK, KRANPOIRIK GABE PASATZEKO MODUAN, ITZALETAKOAK BERRIZ OSO GOGOR.
BIDEA OROKORREAN IZUGARRI POLITA DA, CARRIATAKO IGOERA, TOZAL DE MALLO, COTATUERO, PERDIDO, TAILLON, BRECHA.... BIDE IZUGARRI EDERRA. ZORIONEZ GAILURRIAN BAKARRIK EGON NINTZEN, ARRITU NINDUEN, TA LASAI LASAI GOZATU NUEN IKUSPEGI EDERRAZ. JETSIERA GALLINERO MENDIARI BESTE ALDETIK INGURATU NION.AZKENEAN BEDERATZI ORDUKO IBILALDIA!!
TOZAL DE MALLO EGUNSENTIAN
ORDESA IZUGARRIA DA
EDELWEISAK
MARMOTA NI AGURTZERA ATERA ZEN😂
FAJA DE LAS FLORES GURUTZATZEN
COTATUEROKO ZIRKOAREN GAINKALDEA TA HAN ATZEAN AÑISCLO, PERDIDO TA CILINDRO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina