2024/07/26

KATALUINAKO 3000KOAK

 ASPALDITIK BURUKO ARTXIBOAN NEUKAN GAUZ HORIETAKO BAT, KATALUINAKO 3000KOAK KATEATZEA. SANTIAGOKO ZUBIA ONDO ETORRI ZITZAIDAN HAU GAUZATZEKO. OSTEGUNEAN ETXETIK ATERA TA BERTARAINOKO BIDEA EGIN NUEN. ALINS HERRITIK GORA IGO NINTZEN AZKEN PARKIÑERAINO, VALFERRERA ATERPETIK 15 MINUTURA, PARKIÑA ORDAINDU EGIN BEHAR DA.

VALFERRERA ATERPEA, GELDIALDIA URA ARTZERA


IGOERA POLITA ESTANY DE ESTATSERA


BASE CAMP


EGUNEKO LEHEN PAUSOAK


HORTXEN DAUZKAT DENAK LERROKATUTA


EGUNSENTI POLITA


EGUNEKO LEHENA, ATZEAN GABARRO TA ESTATS


EGUNEKO BIGARRENA , PUNTA GABARRO


ESTATS GABARROTIK


KOTXETIK ESTATS ESTANYRAINO 2 ORDU TA LAURDEN EGIN NITUEN, BERTAN DENDA JARRI NUEN GAUA PASATZEKO. HURRENGO GOIZEAN JEIKI, GOSALDU TA 6:40 TAKO MARTXAN NINTZEN, LEHENENGO ESTANY GELAT ERA IGO NINTZEN TA HANDIK ITOAK SEGITUZ ESTANY DE CANALBONARA, HEMENDIK AURREA ERE ONDO MARKATUTA ZEGON BIDEA, LEHENENGO RODO DE CANALBONA GERO GABARRO, HAU ONDOREN ZETORREN EGUNEKO ZAILTASUN BAKARRA, ESTATSEKO GAILURRERAINOKO GANDORRA, ITOAK ONDO SEGIZ TREPADA ERRAZ BATEAN GELDITZEN DA HOLAKOAK EGITEN OHITUTA BAZAUDE.

KATALUINAKO GALLURRIK GORENENA, PICA D'ESTATS


MONTCALM ESTATSETIK


ESTANY DE ESTATS ITZALPEAN ORAINDIK


ESTATSETIK VERDAGUERERA 10 MINUTU DAUDE👍


BEHIN ESTATSEKO GAILLURRIN GERO VERDAGUER, COMA DE RIUFRED, MONTCALM, TA AZKENAK SOTLLOKO BI GAILLURRAK. JETSIERA BAKARRIK FALTA NUEN, A ZE PEDRERA PUSKA SOTLLOKO LEPOTIK BERA, BATEK BAINO GEIAGOK PENA EMAN ZIDATEN EGUZKI BETEAN HURA IGOTZEN. 12AK BAINO LEHEN DENDAN, DENA JASO TA BERA, KOTXERA 2TAN IRITSI NINTZEN, ERREKAN BAÑITOA TA ALINSERA BAZKALTZERA👍👍

TA HAU 3000KO BAT DA? ATZEAN ESTATS TA VERDAGUER


MONTCALMEKO GALLURRA, ATZEAN ESTATS, VERDAGUER...


MONTCALM GAÑETIK ARIEGE ALDEKO BEHE LAINOA


MONTCALM, VERDAGER, ESTATS, GABARRO SOTLLOTIK


ORIGINALA SOTLLO GALLURREKO IKURRA


EGUNEKO AZKENA


SOTLLO SOTLLO IPARRETIK


2024/07/13

FORQUETA GAILURRAK

 GRANJAS DE VIADOS INGURU ZORAGARRITIK EGINDAKO IRTEERA. GOIZEAN GOIZ ATERA NINTZEN ZERU NAHIKO GRISAKIN, EZ ZEGOEN EURIA EMANA BERAZ AURRERA. POSETS TA ESPADAS INGURUAK ESTALITA ZEUDEN BAINA FORQUETA TA ERISTE INGURUA ARGIAGO. KANPIÑA BAINO BEHERAGO EGIN NUEN LO, GOIAN EZ DAGO MODURIK FURGONETA ZUZEN JARTZEKO.

FURGONETATIK ABIATU TA BEREALA IRITSI NINTZEN ATERPE PARERA, A ZE IKUSPEGIA!  ANGEL ORUS ATERPERA DIJOAZTEN ARRASTOAK SEGITU NITUEN ERISTE LEPORAINO, MALDA GOGORRA UNE BATZUTAN ETA ELUR ZATI BATZUK ERE. BEHIN LEPOAN ESKUBITARA HARTU NUEN TA GANDOR INGURUTIK SEGITUTA ERRAZ IRITSI NINTZEN GAILURRERA, LAINOA SARTU TA ATE ZEBILEN, ARGAZKI BAT EDO BESTE TA BESTE GAILURRERA, HAMAR MINUTUTAN HAN NENGOEN. JETSIERA LEKU BERDINETIK EGIN NUEN, BIDEAN MENDIZALE ASKO, BATEZ ERE HIRU ATERPEEN IBILBIDEA EGITEN TA BAITA IBON DE MILLARS INGURURAK BIXITAN. BAZKAL ORDURAKO BEHEAN NINTZEN BIKOTEAKIN BAZKALTZEKO👍

EGUNSENTI EDERRA!!😍😍


BIDEGURUTZEA!!


ORAIN JETSIERA TXIKI BAT BERRIZ GORA EKITEKO👍👍


VIADOSEKO ATERPE INGURUA


PUNTU HONTATIK GORA ZATI OSO MALDATSUA ZEGON😅😅


FORQUETA TA ERISTE INGURUAK


ERISTE GAILURRAK LAINO ARTEAN


ATZERA BEGIRA


ERISTE LEPOA GERO TA HURBILLAGO


BI GAILURRAK BEGI BISTAN


ANGEL ORUS ATERPERAKO JETSIERA


FORQUETA NORTE, EGUNEKO LEHENA


TA ORAIN FORQUETA SUR


LAINOAK TARTEKA UZTEN ZUENA IKUSTEN


FORQUETA SUR GAILLURREAN


LANDARETZA ZORAGARRIA