2019/09/28

COMODOTO

PIRINEOTAN BUELTAN BERRIZ ERE, ORAINGOAN PINETAKO BALLARA AUKERATU DUGU ASTEBURUA PASATZEKO. LARUNBATA GOIZEAN EGURALDI FREXKO TA EGUZKITSUAKIN JEIKI NINTZEN. GOSALDU, PRESTATU, BIKOTEA AGURTU TA BANOA GORA.
AUKERATUTAKO MENDIA COMODOTO DA, MENDI TXIKIA INGURUAN DITUEN MENDI PUSKEKIN ALDERATUZ BAINA, BAKARDADEA TA BISTA IZUGARRIAK ESKAINTZEN DITUENA. TA HALA IZAN ZEN KOTXETIK ATERA NINTZENETIK IZUGARRIZKO IKUSPEGIA BIDE GUZIAN TA SARRIO TA MARMOTA UGARI INGURUETAN. GAILURRERAINO PERTSONARIK IKUSI GABE. 
PINETATIK LLANOS DE LARRI ZELAIETARA IGO TA HANDIK GR11 SEGITUAZ EGIN NUEN IGO TA JEISTEKO BIDEA. IBILDIDE EDER TA POLITA.

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-alpinismo/comodoto-desde-pineta-41904453

EGUNSENTI TA TOKI EDERRAK

LA LARRITIK BERA DATORREN URA

PEÑA BLANCA INGURUA

A ZE IKUSPEGIA! IZUGARRIA!!

ATZERA BEGIRA

COMODOTO GERO TA HURBILAGO

COMODOTO GAILURRA

CHINIPRO, ROBIÑERA

AÑISCLO, BAUDRIMONT, PERDIDO, CILINDRO.......

PERRETXIKO XELEBREAK



2019/08/17

PA TI ES LA VIA - PARED DEL TUBO - PANTICOSA

ASPALDIKO PARTEZ BERRIZ ERE PIRINEOTAN. ORAINGOAN BALNEARIO PANTICOSA INGURUAN DAGOEN, PARED DEL TUBO DELAKOAN DAGOEN, PA TI ES LA VIA BIDEA AUKERATU GENUEN. GUZTIZ EKIPATUTA TA ZAILTASUN ASKORIK GABEKO BIDEA DA HAU. ORAIN DELA PARE BAT URTE ONDOAN DAGOEN ROCA POR UN TUBO SKALATU GENUEN, HONEN EZKERRETA DAGO HAU.
EZ GIÑEN AZKAR MUGITU GOIZEAN, TA HORRELAKOTAN GERTATZEN DEN BEZELA, KORDADA PARE BAT GENITUN AURRETIK. HALAERE ZORTE IZAN GENUN ETA GURE AURREKOEK PASATZEN UTZI ZIGUTEN, EZ GENUN AUKERA GALDU.
BIDEA ERRAZA DA, V+ GEHIENEZ, HIRUGARREN LUZE OSO POLITA. 
ONDO PASA TA GOZATU GENUEN SKALADA TA INGURUAZ, ZE SKATU BEHAR DUGU GEHIAGO BA?

PARED DEL TUBO, JETSIERAN ATERATAKO ARGAZKIA, EGUZKITAN IA DA

ARGI TA GARBI!!

LEHENENGO LUZEA

BIGARREN LUZEA

MERTXE HIRUGARREN LUZE AMAIERAN

BILLERAKO MANIOBRETAN

BILLERARA IRISTEN

ARANTXA BIDEA AMAITUTA

TALDE EDERRA

IKUSPEGI EZIN HOBEA



2019/03/02

SAINT ANDRE

IRTEERA POLITA GAVARNIE INGURUKO MENDI XUME TA POLIT HONTARA. AZKENALDIAN MENDIKO SKIAKIN NAHIKO EZAGUN EGIN DEN TONTORRA DA HAU. IA IGOERA GUZIA PISTETATIK KANPO LENHENENGO ZATIAN, BIGARRENA BERRIZ PALA EDERRA GAILURRERAINO. IKUSPEGI EDERRAK GAILURRETIK TAILLON, GABITOUS, GAVARNIEKO ZIRKOA, CAMBIEIL, PIC LONG, VIGNEMALE....
JETSIERAN GOZATU EDERRA HARTU GENUN, PALA EDER HORTAN.💪💪

https://es.wikiloc.com/rutas-esqui-de-montana/saint-andre-33848649

GOIZEAN GOIZKO LAINOEI AGUR TA KAIXO EGUZKIARI

TRIO KALABERA!!

HEMEN ELDU GERADE...

GAILURRA GERO TA HURBILLAGO

BAGOAZ GORAKA PIXKANAKA

VIGNEMALE INGURUA

GAVARNIEKO ZIRKOA

BATEN BATEK ARTZEN DU ROTULAGAILUA MOTXILAN, SEKULAN BURURATUKO

TONTORREKO SELFIA. ATZEAN TAILLON, GABIETOUS, BRECHA...

PIRINEOTAKO LEHEN MENDI SKI JETSIERAZ GOZATZEN ASIER

ARRI ERE JETSIERAZ GOZATZEN


2019/02/23

SACROUX

AURREKO EGUNEAN CASTANESA MENDIAN IBILI ONDOREN, HURRENGO EGUNEAN BAILARAZ ALDATZEA ERABAKI NUEN. ELUR HOBEAGOA AURKITZEKO ESPERANTZAREKIN HOSPITAL DE BENASQUETIK SACROUX MENDIRA JOATEKO ERABAKIA ARTU NUEN.
ETA ORAINGOAN BAI ASMATU NUELA, GOIZEAN GOIZETIK EGUZKIA LANEAN ZEGOEN BIDE GUZIAN, ETA ELURRA GOXO GOXO JARRI ZEN.
IGOERA IZUGARRI POLITA, IZUGARRIZKO IKUSPEGI EDERREKIN. LARUNBATA IZAN DA EZ ZEGOEN GENDE FALTARIK INGURUETAN.
GAILURRETIK IZUGARRIZKO ELUR JAUZIA IKUS ZITEKEEN IPAR ALDEAN, HOBE GOITIK IKUSTEA.
JETSIERAN GOZATU NUEN EDERKI, HORRELA GUSTORA DABIL EDONOR.

IGO BEHARREKO LEHEN ZATIA BASOTIK

HOSPITAL DE BENASQUE INGURUA

PLAN D'ESTAN, MALADETA, PADERNA......

MENDIA IZUGARRI DAGO

AGERTU DA SACROUX

EGINDAKO BIDEA

AZKEN ALDAPA!!

SALVAGUARDIAKO IPAR AURPEGIA

BOUM, MAUPAS....

A ZE NOLAKO ELUR JAUZIA IPAR ALDEAN

A ZE IKUSPEGIA!!

GAILURREAN, MAUPAS ATZEAN


2019/02/22

CASTANESA

ESTIVAFREDA TA CASTANESA MENDIEN ARTEAN, AZKENEAN BIGARREN HONEN AUKERA EGIN NUEN. ARDONESKO PISTA EZ ZEGOEN GUZTIZ ELURTUTA ETA UBAGOKO ARROILARA ZIJOAN PISTA BERRIZ BAI. 
IGOERA OSO POLITA, INGURU NAHIKO BAKARTIAN ETA BISTA EDERREKIN INGURUKO MENDI GARAIETA. IGOERAN ELUR NAHIKO ALDAKORRA, JETSIERAN BERRIZ ELUR NAHIKO GOGORRA ETA HAIZEAK ASKO JOTAKOA, SKIATZEKO NAHIKO DESEROSOA. EA HURRENGO BATIAN HOBEAGOA AURKITZEN DUDAN.

PISTA UTZI AURRETIKO IKUSPEGI EDERRA

INGURU ZORAGARRIA

EGINDAKO BIDEARI BEGIRADA

EGUZKIRAKO BIDEAN

ATZERA BEGIRADATXOA

ESTIVAFREDA AURREAN ATZEAN ALBA, MALADETA...

AZKEN ZATIA

IKUSPEGI ZORAGARRIA

GAILURREKO ARGAZKIA, ATZEAN ANETO TA MALADETA INGURUK

KATALUINA ALDEKO PIRINEOAK