ASTEBETE ZERAMAN IREKITA LAC D'AUBERT-ERA IGOTZEKO ERREPIDEAK, TA NOSKI, AUKERA EZIN ZEN GALDU. NIK BEZELA BESTE ASKOK ERE BERDINA PENTSATU ZUTEN, HAU JENDETZA.
OSTIRAL GAUEAN IRISTEAN, TXUNDITUTA ZENBAT FURGONETA, AUTO TA KARABANA ZEUDEN IKUSITA, BAINA NOSKI, NORMALA.
GAU GUZIAN HAIZE ASKO EGIN ZUEN, GOIZERAKO ORDEA PISKA BAT LASAITU ZEN, HALARE A ZE SORPRESA GOIZEAN, ELURRA HARI ZUEN!! EGURALDI ONA IRAGARRITA ZEGON, ETA HORRELA IZAN ZEN, BEREHALA ARGITU ZUEN ETA EGURALDI BIKAINA EGIN ZUEN.
SKIAZ ZER ESAN? PRESATIK IA DA SKIAK OINEAN HOGEI MINUTU INGURU, GERO BESTE HAMAR PORTEO ETA HANDIK AURRERA DENA SKIEKIN.
NEOUVILLEKO IGOERA KLASIKOA LAC D'AUBERTETIK, NIRE HIRUGARREN IGOERA MENDI HONTARA LENENGOA OINEZ IZAN ZEN CAP DE LONGETIK, BIGARRENA TROIS CONSEILLERS ARISTATIK SKALATZEN TA SKIEKIN EGINDAKO HAU HIRUGARRENA.