2017/05/20

AGURTZEKO NEOUVILLE

ASTEBETE ZERAMAN IREKITA LAC D'AUBERT-ERA IGOTZEKO ERREPIDEAK, TA NOSKI, AUKERA EZIN ZEN GALDU. NIK BEZELA BESTE ASKOK ERE BERDINA PENTSATU ZUTEN, HAU JENDETZA.
OSTIRAL GAUEAN IRISTEAN, TXUNDITUTA ZENBAT FURGONETA, AUTO TA KARABANA ZEUDEN IKUSITA, BAINA NOSKI, NORMALA.
GAU GUZIAN HAIZE ASKO EGIN ZUEN, GOIZERAKO ORDEA PISKA BAT LASAITU ZEN, HALARE A ZE SORPRESA GOIZEAN, ELURRA HARI ZUEN!! EGURALDI ONA IRAGARRITA ZEGON, ETA HORRELA IZAN ZEN, BEREHALA ARGITU ZUEN ETA EGURALDI BIKAINA EGIN ZUEN.
SKIAZ ZER ESAN? PRESATIK IA DA SKIAK OINEAN HOGEI MINUTU INGURU, GERO BESTE HAMAR PORTEO ETA HANDIK AURRERA DENA SKIEKIN.
NEOUVILLEKO IGOERA KLASIKOA LAC D'AUBERTETIK, NIRE HIRUGARREN IGOERA MENDI HONTARA LENENGOA OINEZ IZAN ZEN CAP DE LONGETIK, BIGARRENA TROIS CONSEILLERS ARISTATIK SKALATZEN TA SKIEKIN EGINDAKO HAU HIRUGARRENA.
SKI DENBORALDIARI AGUR POLITA IZAN ZEN, NAHIZ ETA JENDETZA EGON, TRASTOAK JASO ETA AGUR HURRENGO DENBORALDIRARTE.

BANOA GORA!!

HASI DA JENDEA ESNATU TA MUGITZEN

HASI DA ZERUA ARGITZEN

AGERTU DA BRECHA CHAUSENQUE TA JENDE PILLOA ERE!

PORTEO TXIKI BATEN ONDOREN, SKIAK OINETAN BERRIRO

BRECHA CHAUSENQUE

HAU JENDE PILLA!

AGERTU DA GAILURRA

AZKEN ZATIA, A ZE IKUSPEGIA!!

CAMBIEIL, PIC LONG, BADET........

GAILURRA!!

VIGNEMALE!

IA IA TRASTOAK UZTEKO LEKURIK EZ!!

LAC D'AUMAR INGURUAK

LAC D'ALBERT AZPIKALDEKO LAKUAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina