2013/04/05

SOUMCOY (2315 MT.) TA ESTRIVIELLA (2048)

OPORRAK TA ASTE GUZIKO EGURALDI ONEKO EGUN BAKARRA APROBETXATUZ HURBILDU NINTZEN ASTEARTE GAUEAN ARETTEKO SKI ESTAZIO INGURURA. AURTEN ETXE INGURUAN ELUR ASKO EGIN DUENEZ, HAN IBILI NAZ NERETZAT KIROL BERRIA DEN HONTAN PRAKTIKATZEN, SAIOAN GORA TA BERA, ZENBAT OSTI EGON DIRA BIDEAN.
HAU DENA PIRINEOTAN PRAKTIKAN JARRI BEHARRA ZEGON ETA HORTARAKO SOUMCOY MENDIA AUKERATU DUT. IGOERA TARTEKA PISTETATIK TA BESTE BATZUTAN PISTAZ KANPO EGIN NUEN. ELURRA ZORAGARRI ETA EGURALDIA BIKAINA, PIRINEOTAKO LEHEN ESPERIENTZIA BIKAINA.
 SOUMCOY TA ANIE ARETTETIK
 ANIE
 SOUMCOY
 INGURUA ZORAGARRI
 EGURALDI BIKAINA
 ITZAL ELEGANTEA...
 ARI NAIZ HURBILTZEN
 ZE GUSTORA HARTU BEHAR DUTEN HAUEK EGUZKIA!!
 SOUMCOY GERO TA HURBILAGO
 ANIE ATZETIK AGERI
 GUTXIO FALTA DA
 MIDI D'OSSAU ZORAGARRI
 AZKEN TXANPA
 KORNISA IZUGARRIAK DAUDE,HOBE URRUTI IBILI
GAILURREKO ARGAZKIA,ANIE ATZEAN
 
 
SOUMCOYTIK NAHIKO GOIZ JETSI NINTZENEZ ZURIZA INGURUA HURBILDU NINTZEN. EGURALDI BIKAINA ZEGONEZ, PENA EMATEN ZIDAN ALDE EGITEA. HORRELA ZERBAIT JAN ETA GERO, SKIAK BIZKARREAN ARTU ETA TATXERAS ALDEKO PISTA ARTU NUEN, ZATI BATZUK ELURRAKIN TA BESTEAK GABE, HAU DA PUTADA, EZ FURGOA TA EZ SKIA, OINEZ. BI BAT KILOMETRO EGIN ONDOREN JANTZI NITUN SKIAK TA ARTU NUN ESTRIVIELLAKO BIDEA, ORAINDIK BAZEBILLEN BATEN BAT SKIEKIN HAN GOIAN.
ELURRA GOIZEAN BAINO ASTUNTXOAGO ZEGON BAINO HALA ERE BIKAIN, BIDEAN BISTA ZORAGARRIAK ETA ETORKIZUNERAKO BESTE BIDEAK IKUSKATU NITUN QUINBO ALTO, CHIPETA...ARRATSALDE BIKAINA. AZKENIAN 5,30 ALDERA FURGORA BERRIZ, EGUN BIKAINA IZAN DA, BIHAR AGUJETAK IZANGO DIA, ALLA KUIDAUS!!
 
 
 
 ESTRIVIELLA ESKUBIAN ZURIZATIK
 ALANOAK ATZEAN AGERI
 ASPALDI HEMENDIK IBILI GABIA
 PALA LUZE EGIN ZITZAIDAN
 CASTILLO DE ACHER GAILURRETIK
 PEÑA FORCA TA ACHAR DE ALANO INGURUA
GAILURRA