2015/04/07

ESPELUNCIECHA TA ARROYERAS

BIGARREN EGUNEAN FORMIGAL ALDERA HURBILDU NINTZEN, FORMIGAL SKI ESTAZIOKO ANAYET PARKIÑETIK ESPELUNCIECHA TA ARROYERAS MENDIAK EGIN NITUEN. AURREKO EGUNAREKIN ALDERATUZ ORAINGOAN KOTXETIK SKIAK OINETAN, ETA GAURKOAN ATZO BEZELA EGURALDI BIKAINA. INGURU HAUETAKO BI KLASIKO DIRA ESPELUNCIECHA TA ARROYERAS MENDIKO SKIAKIN EGITEKO, NI HONTAN NOLA BERRIA NAIZEN MUNDU BAT DAKAT AURRETIK.
BIDE GUZIAN ZEHAR BISTA EDERRAK, ETA NOLA EZ BI MENDIEN GAILURRETATIK. ESPELUNCIECHAKO GAINETIK CORREDOR DE LOS FRANCESES, HORI ERE PENDIENTE DAUKAT ETA ONDOAN BALCONES DE ANAYET BIDEA, LEHENGO UDAZKENEAN HOR IBILI GIÑEN. ARROYERASTIK IZAS-EKO BAILARA POLITA, PALA DE IP TA PUNTA ESCARRA. BI EGUN BIKAIN MENDIKO SKIAKIN EA ORAINDIK BESTE IRTEERATXOREN BAT EGITEN DUDAN.

HAN BEHEAN GELDITZEN DA ESTAZIOA!

EGURALDI ZORAGARRIA ETA IGOERA POLITA

HOR ATZETIK NATOR!

ANAYET TA VERTICE DE ANAYET ESPELUNZIECHA GAINETIK

ARROYERAS TA ATZEAN PALA DE IP

ESPELUNCIECHAKO GAINEAN, ATZEAN ARROYERAS, ZERBAIT JAN TA ARROYERASERA!

ATZERA BEGIRADA BAT, EZPELUNCIECHA TA MIDI ATZEAN

AZKEN ALDAPA TA NERE BEHATZA

PALA DE IP, PUNTA ESCARRA...

IZAS-EKO BAILARA

BESTE BI EUSKALDUN ARROYERASKO AZKEN ALDAPAN

ESPELUNZIECHA ARROYERAS GAINETIK

ARROYERAS GAILURREAN, ATZEAN TELERA INGURUA, PUNTA ESCARRA...

ARROYERAS HAN ATZEAN, IA DA PARKIÑETIK


2015/04/06

ACUE

ASTESANTUKO OPORRAK ZIRELA ETA, HAUEK APROBETXATZEKO BI EGUNETAKO IRTEERA BAT EGIN NUEN MENDIKO SKIAKIN. EGURALDI BIKAINA EMANA ZEGOEN ETA HOLAKO AUKERAK ELDU BEHARRAK DAUDE.
LEHENENGO EGUNEAN ACUE MENDIKO IGOERA EGITEA AUKERATU NUN, SOMPORT-EKO TUNELA IGARO FRANTZIA ALDERA TA BEREHALA EZKERRETA DAGOEN BAILARA BATETIK. KOTXEA ZENTRAL ELEKTRIKOA BAINO PISKAT BEHERAGO UTZI, ETA 30 MINUTUKO PORTEOA EGIN NUEN, HANDIK AURRERA SKIAK OINETAN BASOAN GORA. ARTZAI TXABOL ARTEAN DAGON BAILARATXO BATETIK GORA IGOTZEN DA, GAILURRETIK BISTA EDERRAK SELVA DE OZA, AGUAS TUERTAS, CASTILLO DE ACHERT, BISAURIN...HASTEKO BIKAIN!!

EGURALDI BIKAINA, PARAJE ZORAGARRIAK

BAILARA EDERRA AURRETIK IGOTZEKO, TA GERO JEISTEKO!

PALA DE IP, COLLARADA...

ATZERA BEGIRADA BAT

LEPORA HURBILTZEN

CASTILLO DE ACHERT

GAILURRA GERO TA HURBILLAGO

BISAURIN INGURUA

ASPE INGURUA

GAILURRA!! BESTE BATZUREN ARTEAN MIDI ATZEAN.

PETRETXEMA, HIRU ERREGEN MAHAIA, ANIE...