PIRINEOTA IHESALDITXOA, DENBORA ZEN MIDIRA NORMALETIK IGOTZEKO INTENTZIUA NEUKALA. EGURALDIA ORDUBIAK ARTE EDO EUTSIKO ZULA ESANA ZEGON, HALARE EGUARDIA BAINO LEHEN ERABAT ITXI ZEN ETA IKUSPEGI GUTXI IZAN NUEN GAILURRIAN ETA JETSIERAN. BESTELAKOAN IBILBIDEA ONDO JOAN ZEN, POMBIE ATERPE ONDOTIK PASA TA GORA, NI BEZELA JENDE DEXENTE IGO ZEN MIDIRA EGUN HORTAN. JETSIERAN JENDE ILLARAK RAPELETAN, BAINA NAHIKO AZKAR JOAN ZIREN.
ASPALDITIK BURUKO ARTXIBOAN NEUKAN GAUZ HORIETAKO BAT, KATALUINAKO 3000KOAK KATEATZEA. SANTIAGOKO ZUBIA ONDO ETORRI ZITZAIDAN HAU GAUZATZEKO. OSTEGUNEAN ETXETIK ATERA TA BERTARAINOKO BIDEA EGIN NUEN. ALINS HERRITIK GORA IGO NINTZEN AZKEN PARKIÑERAINO, VALFERRERA ATERPETIK 15 MINUTURA, PARKIÑA ORDAINDU EGIN BEHAR DA.
VALFERRERA ATERPEA, GELDIALDIA URA ARTZERA
IGOERA POLITA ESTANY DE ESTATSERA
BASE CAMP
EGUNEKO LEHEN PAUSOAK
HORTXEN DAUZKAT DENAK LERROKATUTA
EGUNSENTI POLITA
EGUNEKO LEHENA, ATZEAN GABARRO TA ESTATS
EGUNEKO BIGARRENA , PUNTA GABARRO
ESTATS GABARROTIK
KOTXETIK ESTATS ESTANYRAINO 2 ORDU TA LAURDEN EGIN NITUEN, BERTAN DENDA JARRI NUEN GAUA PASATZEKO. HURRENGO GOIZEAN JEIKI, GOSALDU TA 6:40 TAKO MARTXAN NINTZEN, LEHENENGO ESTANY GELAT ERA IGO NINTZEN TA HANDIK ITOAK SEGITUZ ESTANY DE CANALBONARA, HEMENDIK AURREA ERE ONDO MARKATUTA ZEGON BIDEA, LEHENENGO RODO DE CANALBONA GERO GABARRO, HAU ONDOREN ZETORREN EGUNEKO ZAILTASUN BAKARRA, ESTATSEKO GAILURRERAINOKO GANDORRA, ITOAK ONDO SEGIZ TREPADA ERRAZ BATEAN GELDITZEN DA HOLAKOAK EGITEN OHITUTA BAZAUDE.
KATALUINAKO GALLURRIK GORENENA, PICA D'ESTATS
MONTCALM ESTATSETIK
ESTANY DE ESTATS ITZALPEAN ORAINDIK
ESTATSETIK VERDAGUERERA 10 MINUTU DAUDE👍
BEHIN ESTATSEKO GAILLURRIN GERO VERDAGUER, COMA DE RIUFRED, MONTCALM, TA AZKENAK SOTLLOKO BI GAILLURRAK. JETSIERA BAKARRIK FALTA NUEN, A ZE PEDRERA PUSKA SOTLLOKO LEPOTIK BERA, BATEK BAINO GEIAGOK PENA EMAN ZIDATEN EGUZKI BETEAN HURA IGOTZEN. 12AK BAINO LEHEN DENDAN, DENA JASO TA BERA, KOTXERA 2TAN IRITSI NINTZEN, ERREKAN BAÑITOA TA ALINSERA BAZKALTZERA👍👍
GRANJAS DE VIADOS INGURU ZORAGARRITIK EGINDAKO IRTEERA. GOIZEAN GOIZ ATERA NINTZEN ZERU NAHIKO GRISAKIN, EZ ZEGOEN EURIA EMANA BERAZ AURRERA. POSETS TA ESPADAS INGURUAK ESTALITA ZEUDEN BAINA FORQUETA TA ERISTE INGURUA ARGIAGO. KANPIÑA BAINO BEHERAGO EGIN NUEN LO, GOIAN EZ DAGO MODURIK FURGONETA ZUZEN JARTZEKO.
FURGONETATIK ABIATU TA BEREALA IRITSI NINTZEN ATERPE PARERA, A ZE IKUSPEGIA! ANGEL ORUS ATERPERA DIJOAZTEN ARRASTOAK SEGITU NITUEN ERISTE LEPORAINO, MALDA GOGORRA UNE BATZUTAN ETA ELUR ZATI BATZUK ERE. BEHIN LEPOAN ESKUBITARA HARTU NUEN TA GANDOR INGURUTIK SEGITUTA ERRAZ IRITSI NINTZEN GAILURRERA, LAINOA SARTU TA ATE ZEBILEN, ARGAZKI BAT EDO BESTE TA BESTE GAILURRERA, HAMAR MINUTUTAN HAN NENGOEN. JETSIERA LEKU BERDINETIK EGIN NUEN, BIDEAN MENDIZALE ASKO, BATEZ ERE HIRU ATERPEEN IBILBIDEA EGITEN TA BAITA IBON DE MILLARS INGURURAK BIXITAN. BAZKAL ORDURAKO BEHEAN NINTZEN BIKOTEAKIN BAZKALTZEKO👍