2011/12/17

TXINDOKIKO ARISTA

AZKEN ALDIAN HOR GENBILTZAN BETI MERTXE TA BIOK TXINDOKIKO ARISTA EGIN BEHAR GENULA ETA, BETI GERTATZEN ZEN ZERBAIT, EGURALDI ZELA EDO EZIN GENUELA...AZKENIN GAUR BAI!!
KOTXETIK ATERA GIÑENEAN EZ ZUEN HAINBESTEKO HOTZIK EGITEN BAINA GERO BAI DAMUTU GIÑELA KAZADORAK BEHEAN UTZI IZANAK.BEHIN TXINDOKIKO BIDE NORMALA UTZI ETA ARISTAKO BIDEAN JARRI GIÑENEAN, HEGO HAIZEA ASTITZEN HASI ZEN ETA EZ ZEN BATERE EPELA, GAINERA IGOERAREN ZATI HANDI BAT ITZALETAN ZEGON ETA NAHIKO HOTZ PASA GENUN. BESTELAKOAN IGOERAK EZ DU ZAILTASUN HANDIRIK IA DENA EKIPATUA DAGO ILTZE EDO PARABOLTEKIN, NAHI DUENAK KATXARREATU DEZAKE BAINA GUK ESPRESAK BESTERIK EZ GENUN ERAMAN.

 EGUNSENTI EDERRA
 HOR ZEGOK HASIERA
 BEHEKO BAILARETAN LAINOA EZIN ALTXATURIK
 HASTERA GOAZ!!
 BILLERAK EGUZKITAN ESKERTZEN ZIEN
 ARISTAREN ZATI BAT GOITIK BEGIRATUTA
 EGUZKITAN BESTE AURPEGI BAT GENUN
 GAILURREAN, EGUZKITAN GOXO GOXO
 A ZE APARATU ARRARUA ZABILEN TXINDOKI GAINEAN!!

2011/10/24

MERCHE BIDEA- PEÑA ESCUACH

AURREKO EGUNEAN XUANS MENDIAN IBILI ONDOREN, HURRENGO EGUNEAN SKALATZEA. PEÑA ESCUACH-EKO MERCHE BIDEA EGITERA JOAN GIÑEN. BIDE GUZTIZ EKIPATUA PARABOLTEKIN, BILERA GUZTIAK RAPELATZEKO PRESTATUAK, GAINONTZEKO TRASTUAK SOBRAN, SPRES-AK TA BILERATAKO MATERIALAKIN NAHIKUA.
GRADUA GURE USTEZ GEHIEGIZKOA DA, EZ DA HAINBESTERAKO, LEHENENGO LUZEA 6a+ JARTZEN ZIGUN KROKISAK BAINA GURETZAT GEHIENEZ 6a TA 2.LUZEAKIN BERDIN 6a BERRIN 5+. HORI BAI KROKIS ORIGINALEAN JARTZEN DUEN GRADUAZIOA JARRIKO DUT, HORTIK AURREA BAKOITZAK IKUS DEZALA.
1.LUZEA(6a+): HASIERA NAHIKO ERRAZA GERO ESKUBIRUNTZ JOATEKO TA GERO ZUZEN, HEMEN DAGO BIDEKO PAUSOA.
2.LUZEA(II): TREPADITA MOTZ ETA ERRAZ BAT.
3.LUZEA(6a): ARKAITZ OSO HONETIK ZUZEN DOAN LUZEA, HASIERAN DU PAUSOTXO BAT.
4.LUZEA(II):BESTE TREPADITA MOTZ BAT ESKUBIRUNTZ.
5.LUZEA(5+):LEHENENGO ZATI NAHIKO ERRAZA, BIGARREN ZATI POLITA TA GOGORXIAGOA.
6.LUZEA(5+):LUZE OSO MOTZA PLAKA MOTZ BATEAN, ERDIAN PAUSOTXO BAT.

 MERTXE TA ASIER 1.LUZEAN
 ASIER 2.LUZEAN
 MERTXE 2.LUZEAN
 TENAKO BAILARA
 ASIER KONTZENTRATURIK
 ANIMO MOTEL!!
 NI 3.LUZEAREN HASIERAN
 ASIER SOKAK ZUZEN JARTZEN
 MERTXE 3. LUZEAN
 NI AZKEN LUZEAREN AMAIERAN, ASIER BILERAN
 HIRUAK BIDEAREN AMAIERAN, JEISTEA FALTA!!

XUANS (2838 MT.)

LEHENGO URTEKO AZAROAN ETORRI GIÑEN MENDI HAU IGOTZEKO INTENTZIOAKIN BAINA KRISTON ELURTEA BOTA ZUEN AURREKO EGUNETAN TA EZINEZKO IZAN GENUN GORA IRISTEA. AURTEN BERRIZ URRIAN ETORRI GEA, HOZTU DU BAINA EGURALDI BIKAINA TOPATU GENUN. BALNEARIO DE PANTICOSATIK GORA EKIN GENION , BRAZATO TA BACIASEKO BIDE ARRUNTETIK.
ORDU BETE INGURU ONDOREN BIDE GURUTZE BAT HARTU GENUN, BRAZATOKO BIDEA UTZI TA LABAZAKOA ARTU GENUN, PISKANA PISKANA LABAZAKO LAKUETATIK GORA DIENTES DE BATANS AZPITIK LEPO BATETARA IRITSI GIÑEN, HAN GENUN AURREAN SERRATO MENDIA, ORAIN DELA BI URTE IGOTAKOA.
HEMENDIK AZKEN ZATIA FALTA ZIGUN GAILURRERANTZ, TREPADITA ZATI BATZUK TA GOIAN GIÑEN, 3 ORDU TA 45 MINUTU INGURU ERABILI GENITUEN. BISTA EDERRAK GOITIK ARGUALAS, GARMO NEGRO, INFIERNOS, BALAITOUS, SERRATO, VIGNEMALE...
JEITSIERA BACHIMAÑAKO LAKUETATIK EGIN GENUN, REFUGIO BERRIA EGITEN ARI DIREN TOKITIK BUELTAN BERRIZ BALNEARIO DE PANTICOSARA, GUZTIRA 7 ORDU T'ERDI INGURU, GELDIRIK EGONDAKO DENBORA KONTUAN ARTUZ.

 ARGUALAS,ALGAS TA GARMO NEGRO
 GURE BIDEA LABAZAKOA DA
 XUANS TA DIENTES DE BATANS
 HAMAIKETAKO GABE NOLA BA!!!
 ORAINDIK URRUTI ZEGOK XUANS MENDIA!
 DIENTES DE BATANS
 LABAZA LAKUETAKO BAT
 POZIK ZETORREK GURE SERGIO
 ANIMO KOADRILLA!!
 XUANS MENDIAREN AZKEN ZATIA BEHEKO LEPOTIK IKUSITA
 AZKEN ZATIA GAILURRERAKO BIDEAN
 BALAITOUS TA FRONDELLAS
 VIGNEMALE!! A ZE MENDI PUSKA!!
 XUANS MENDIAREN GAILURREAN
XUANS MENDIA BACHIMAÑA LAKUETAKO BIDETIK

2011/09/26

BALAITOUS-DIEDRO SUR

ASPALDITIK ZEUKAN ARRIK BIDE HAU EGITEKO GOGUA, GARAIA IRITSI TA ELKARREKIN JOAN GIÑEN. RESPOMUSOTIK IA 2 ORDU BEHAR DIRA PARETAREN OINERA. ERREFERENTZI ASKORIK EZ GENUN TA GENUN KROKISA EZ ZEN IZUGARRIZKOA, REFUGIOAN GALDETU GENUN TA HAN INFORMAZIO GEIXAGO BILDU GENUN. BEHIN PARETAREN AZPIAN, NONDIK OTE DA?
AZKENIN KROKISAK ESKUAN, NABARITU GENUN ZEIN ZEN "CANAL NEGRA" BIDEA, ETA HAREN EZKERRETA ZEGON DIEDROA GURE BIDEA IZAN BEHAR ZELA.
1.LUZEA: EZ OSO ZAILA ETA IA BIDE OSOAN BEZELA ARROKA ONAKIN, EZ OSO DIEDRO MARKATU BATETIK.
2.LUZEA:HEMEN IA DA DIEDROA MARKATUAGO DAGO, ZAILTASUNEZ AURREKOAREN ANTZEKOA.
3.LUZEA:SEGURUENIK BIDE GUZIKO LUZERIK POLITENA. DIEDROA OSO MARKATUA, BUKAERAN TETXITO BAT ESKUBITIK GAINDITU BEHARREKOA.ONDOREN EZKERRETA KANAL NAHIKO ZIKIÑETIK BILERA MONTATU ARTE.
4.LUZEA: IA DA DIDROTIK KANPORA TXIMENI TA REPISA BATZUK GAINDITUZ DIJUAN LUZEA.
5.LUZEA:HASIERAN PAUSO GOGORTXU BAT GERO REPISA BATETARA ATERA TA KANAL BATETIK KRESTAN BIDEA AMAITU ARTE.
MATERIALA:PARETAN EZ DAGO EZER, ETA EZER DA EZER, KOTUAN HARTU BEHARREKOA. GU ERABILITAKOA, 2 JOKU FRIENS, JOKU 1 FISURERO TA BI SOKA 60 MT.TAKUAK GAINONTZEKUA NORMALENA MOSKETOIAK, SPRESSAK....


 BALAITOUS-EKO HEGO AURPEGIA
 PARETA HURBILETIK
 ARRI 1.LUZEAREN AMAIERAN
 ARRI 2.LUZEAN
 3.LUZEAREN HASIERA
 3.LUZEAREN HASIERA
 3. LUZEKO TA BIAKO PAUSORIK GOGORRENETIK ATEA BERRIA
 3.BILERAN
 HAN GOIAN AGERI DA BALAITOUS-EKO GAILURRA
 ARRI BIDEAREN AMAIERAN
 BALAITOUS-EKO GAILURRIAN