LEHENGO URTEKO AZAROAN ETORRI GIÑEN MENDI HAU IGOTZEKO INTENTZIOAKIN BAINA KRISTON ELURTEA BOTA ZUEN AURREKO EGUNETAN TA EZINEZKO IZAN GENUN GORA IRISTEA. AURTEN BERRIZ URRIAN ETORRI GEA, HOZTU DU BAINA EGURALDI BIKAINA TOPATU GENUN. BALNEARIO DE PANTICOSATIK GORA EKIN GENION , BRAZATO TA BACIASEKO BIDE ARRUNTETIK.
ORDU BETE INGURU ONDOREN BIDE GURUTZE BAT HARTU GENUN, BRAZATOKO BIDEA UTZI TA LABAZAKOA ARTU GENUN, PISKANA PISKANA LABAZAKO LAKUETATIK GORA DIENTES DE BATANS AZPITIK LEPO BATETARA IRITSI GIÑEN, HAN GENUN AURREAN SERRATO MENDIA, ORAIN DELA BI URTE IGOTAKOA.
HEMENDIK AZKEN ZATIA FALTA ZIGUN GAILURRERANTZ, TREPADITA ZATI BATZUK TA GOIAN GIÑEN, 3 ORDU TA 45 MINUTU INGURU ERABILI GENITUEN. BISTA EDERRAK GOITIK ARGUALAS, GARMO NEGRO, INFIERNOS, BALAITOUS, SERRATO, VIGNEMALE...
JEITSIERA BACHIMAÑAKO LAKUETATIK EGIN GENUN, REFUGIO BERRIA EGITEN ARI DIREN TOKITIK BUELTAN BERRIZ BALNEARIO DE PANTICOSARA, GUZTIRA 7 ORDU T'ERDI INGURU, GELDIRIK EGONDAKO DENBORA KONTUAN ARTUZ.
ARGUALAS,ALGAS TA GARMO NEGRO
GURE BIDEA LABAZAKOA DA
XUANS TA DIENTES DE BATANS
HAMAIKETAKO GABE NOLA BA!!!
ORAINDIK URRUTI ZEGOK XUANS MENDIA!
DIENTES DE BATANS
LABAZA LAKUETAKO BAT
POZIK ZETORREK GURE SERGIO
ANIMO KOADRILLA!!
XUANS MENDIAREN AZKEN ZATIA BEHEKO LEPOTIK IKUSITA
AZKEN ZATIA GAILURRERAKO BIDEAN
BALAITOUS TA FRONDELLAS
VIGNEMALE!! A ZE MENDI PUSKA!!
XUANS MENDIAREN GAILURREAN
XUANS MENDIA BACHIMAÑA LAKUETAKO BIDETIK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina