2022/08/23

ESPALDA DE MARBORE - PICO CASCADA OCCIDENTAL - PICO CASCADA CENTRAL - PICO CASCADA ORIENTAL - MARBORE

 BEZPERAN TROUMOUSEKO ZIRKOA EGIN ONDOREN ETA ORAINDIK BEZPERAKO HANKEN NEKEA SUMATZEN NUELA, EDERRA ITZULIA AUKERATU NUENA. TENTESKO LEPOA BAINO BERAXEAGO GAUA PASA ONDOREN, GOIZEAN GOIZ HURBILDU NINTZEN TENTESKO LEPORA.

IA DA KOTXEZ TOPERA ZEGON, BRETXA BITARTEAN JENDE UGARI BIDEAN, HANDIK AURRERA ORDEA, IÑOR GUTXI. CASCO TA TORRE INGURATU ONDOREN, NAHIKO AZKAR HURBILDU NINTZEN TORRE TA ESPALDA DE MARBORE BANATZEN DITUEN LEPORA. HEMENDIK AURRERA NAHIKO NAHASITA IBILI NINTZEN, AZKENENEAN GOIKO ALDERA ATERATZEA LORTU NUEN ETA BEHIN GOIAN ERRAZA DA GAILURRAK ELKAR LOTZEA. JETSIERAN ANTONI IZENEKO GIZON KATALUINAR BATEKIN EGIN NUEN TOPO ETA ELKARREKIN EGIN GENUEN ITZULERAKO BIDEA BUJARUELOKO LEPORAINO. NEKATUTA BAINA OSO POZIK, A ZE BI EGUN!!!

EGUNON!!!!


FALSA BRETXA HAN GOIAN TA BEHEAN GLAZIARRAREN PIXARRAK


UAUUUU!! IKUSGARRIA!!!


HAIZEAK BERE LANA EGIN DU ATERPEKO FATXADAN


EGUNON BRETXARI!!


GERO IKUSTEN GARA


TORRE TA ESPALDA DE MARBORE ARTEKO LEPOAN


TORRE, CASCO, TAILLON......


KOSTATA BAINA EGUNEKO LEHENA, PICO CASCADA OCCIDENTAL


OCCIDENTALEKO GAINETIK MARBORE ALDERAKO IKUSPEGIA


ESPALDA DE MARBORE


OCCIDENTAL TA ESPALDA DE MARBORE


EGUNEKO HIRUGARRENA👍


PICO CASCADA CENTRAL


ORIENTAL TA MARBORE CENTRALEKO GAINETIK


GAVARNIE


SARRADETS TA COL DE TENTES


PICO CASCADA ORIENTAL


MARBORE, IBILBIDEKO AZKEN GAILURRA


CENTRAL,OCCIDENTAL TA ESPALDA DE MARBORE


EGUNEKO AZKEN GAILURRA


MARBOREKO GAILURRIAN


ATZO EGINDAKO TROUMOUSEKO ZIRKOA


CILINDRO TA ATZEAN PERDIDO AGERTZEN DA



2022/08/22

HEID, TROUMOUSE, SIERRA MORENA, LA MUNIA TXIKIA TA LA MUNIA : TROUMOUSEKO ZIRKOA

 BETI BURUAN NEUKAN IRTEERA HORIETAKO BAT ZEN TROUMOUSEKO ZIRKOA EGITEARENA. OPOR EGUN HAUETARAKO BESTE AUKERA BATZUK ERE BANITUEN, BAINA HAU BURURA ETORRI ZITZAIDANEAN EZ NUEN DUDARIK IZAN.
BEZPERAN AUBERGE DU MAILLETERAINO HURBILDU NINTZEN, HEMENDIK AURRERA EZIN DA GAUA PASA FURGONETAN, HORI BAI GOIZEKO ZORTZIAK BAINO LEHEN IGO LEIKE GORA FURGOAKIN MENDIRA JUTEKO BESTELA ATAKA ISTEN DUTE ETA.

ABIATU NAIZ


BEHE LAINOAK BALLARETAN TA VIGNEMALE HAN ATZEAN


TROUMOSEKO BALLARA EGUZKIAK ARRAPATZEN HASI DU


SARRIYUAK


AÑISCLO, PERDIDO TA ZILINDRO


LACS DE BARROUDE


EGUNEKO LEHEN HIRUMILLAKOA, HEID MENDIA


HEID EKO GAINETIK GELDITZEN ZITZAIDANA


TROUMOSEKO GAILURRERA HURBILTZEN


ZAZPIAK TA LAURDEN INGURURAKO GOIKO PARKIÑEAN NINTZEN, BAZEN BESTE KOTXE PARE BAT NERE AURRETIK IA DA. HASIERAN BIDEA ERRAZA DA, BELARDI ZABAL HORIEK GURUTZATU BESTERIK EZ DA, GERO PIXKANAKA GORA TA GORA COL DE LA SEDERAINO. HEMENDIK AURRERA HASTEN DA ZIRKOAREN ZEHARKALDIA, LEHENIK GERBATS MENDIA INGURATU TA LENENGO HIRU MILLAKOAREN BILLA, HEID MENDIA, GERO TROUMOUSE MENDIA BERE TRIPODEAREKIN TONTORREAN, ETA GERO SIERRA MORENA, ERNE HEMEN, NIRETZAT IBILBIDEKO PAUSORIK ZAILENA DUDARIK GABE, LENENGO HAMAR METROAK NAHIKO ZAILAK DIRA, BOTAK, MOTXILA TA ASEGURATU GABE, BERAZ ERNE, GERO SKALADA ERRAZTEN DA. ETA GERO AZKENIK LA MUNIA TXIKIA TA LA MUNIA. JETSIERA AZKAR EGIN NUEN, PAS DU GAT EN KATE BAT DAGO JARRITA TA LE PASSET EN SOKA TXIKI BAT ERAMAN NUEN RAPELATZEKO. ORDU BI TERDITARAKO KOTXEAN NINTZEN.

TROUMOSEKO GAILURRIAN, BERE TRIPODE TA GUZI


SIERRA MORENA, IBILBIDEKO PAUSORIK ZAILENA


SIERRA MORENA GAÑEAN, KOSTATAKO GAILURRA


BARROSAKO BALLARA


LA MUNIA TXIKIKO GAILURRIAN, SIERRA MORENA ATZEAN


LA MUNIA BAKARRIK GELDITZEN ZAIT


ROBIÑERA


EGINDAKO IBILBIDEARI BEGIRADATXO BAT



LA MUNIAKO GALLURREAN


LA MUNIAKO LAKUAK


TROUMOUSEKO ZIRKOKO HARKAITZ IKUSGARRIAK