HEID, TROUMOUSE, SIERRA MORENA, LA MUNIA TXIKIA TA LA MUNIA : TROUMOUSEKO ZIRKOA
BETI BURUAN NEUKAN IRTEERA HORIETAKO BAT ZEN TROUMOUSEKO ZIRKOA EGITEARENA. OPOR EGUN HAUETARAKO BESTE AUKERA BATZUK ERE BANITUEN, BAINA HAU BURURA ETORRI ZITZAIDANEAN EZ NUEN DUDARIK IZAN. BEZPERAN AUBERGE DU MAILLETERAINO HURBILDU NINTZEN, HEMENDIK AURRERA EZIN DA GAUA PASA FURGONETAN, HORI BAI GOIZEKO ZORTZIAK BAINO LEHEN IGO LEIKE GORA FURGOAKIN MENDIRA JUTEKO BESTELA ATAKA ISTEN DUTE ETA.
ABIATU NAIZ
BEHE LAINOAK BALLARETAN TA VIGNEMALE HAN ATZEAN
TROUMOSEKO BALLARA EGUZKIAK ARRAPATZEN HASI DU
SARRIYUAK
AÑISCLO, PERDIDO TA ZILINDRO
LACS DE BARROUDE
EGUNEKO LEHEN HIRUMILLAKOA, HEID MENDIA
HEID EKO GAINETIK GELDITZEN ZITZAIDANA
TROUMOSEKO GAILURRERA HURBILTZEN
ZAZPIAK TA LAURDEN INGURURAKO GOIKO PARKIÑEAN NINTZEN, BAZEN BESTE KOTXE PARE BAT NERE AURRETIK IA DA. HASIERAN BIDEA ERRAZA DA, BELARDI ZABAL HORIEK GURUTZATU BESTERIK EZ DA, GERO PIXKANAKA GORA TA GORA COL DE LA SEDERAINO. HEMENDIK AURRERA HASTEN DA ZIRKOAREN ZEHARKALDIA, LEHENIK GERBATS MENDIA INGURATU TA LENENGO HIRU MILLAKOAREN BILLA, HEID MENDIA, GERO TROUMOUSE MENDIA BERE TRIPODEAREKIN TONTORREAN, ETA GERO SIERRA MORENA, ERNE HEMEN, NIRETZAT IBILBIDEKO PAUSORIK ZAILENA DUDARIK GABE, LENENGO HAMAR METROAK NAHIKO ZAILAK DIRA, BOTAK, MOTXILA TA ASEGURATU GABE, BERAZ ERNE, GERO SKALADA ERRAZTEN DA. ETA GERO AZKENIK LA MUNIA TXIKIA TA LA MUNIA. JETSIERA AZKAR EGIN NUEN, PAS DU GAT EN KATE BAT DAGO JARRITA TA LE PASSET EN SOKA TXIKI BAT ERAMAN NUEN RAPELATZEKO. ORDU BI TERDITARAKO KOTXEAN NINTZEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina