AURREKO EGUNIAN CULARAYET MENDIRA JOAN ONDOREN, URTEA AGURTZEKO PEYRALUN MENDIRA HURBILDU GIÑEN. PORTALETEN BERTAN PASA GENUEN GAUA, HORRELA FORMIGALEKO KOTXE ILLARAK SAHIESTU GENITUEN, TA GAINERA EZ GENUEN BERANDU ITZULI NAI ETXERA GERO.
EGUNSENTI ZORAGARRIA ARGITU ZUEN, BEDERATZIAK ALDERA MARTXAN GIÑEN, TA PISKANAKA ESTREMERE TA PEYRALUN MENDIEN ARTEKO BALLARARA SARTU GIÑEN. A ZE PALA EDERRA GENUEN AURREKALDEAN JETSIERARAKO 😁BIDEAN SARRIO TALDE HANDIA IKUSI GENUEN. PISKANAKA GORA HURBILDU GIÑEN, AZKEN ZATIA SKIAK BERTAN UTZI TA OINEZ EGIN GENITUEN, ARISTA POLIT TA ERRAZA GAILURRERAINO. HURRENGO URTEA ERE HORRELA AGURTU NAI GENUKE✌A ZE BI EGUN PASA DITUGUN!!
URTEA AGURTZEKO ZE HOBE MENDIKO SKIA EGITERA HURBILDU PIRINEOTARA. HORRELA BEZPERAN EGIN GENUEN BIDAIA PANTICOSARAINO. GAU HORTARAKO PISUA GENEUKAN LOTARAKO, BI LAGUN GENITUN BERTAN EGUN BATZUK PASATZERA JOANAK ETA.
HURRENGO GOIZEAN, BATA GALIZIA ALDERA ABIATU ZEN TA IRENE BERRIZ GUREKIN GERATU ZEN SKIATZERA. BERAK BAZEKIEN SKIATZEN PISTAN, BAINA SEKULA PROBATU GABE ZEN KANPOAN. HORREGATIK PORTALET ALDERA HURBILDU GIÑEN. HAN MENDI TONTOR PILLA DAUDE, ZAILTASUN EZ HAUNDIAKIN.
NAHIZ ETA GORAKOAN ITZALETAN EGIN IGOERAREN ZATI HANDI BAT, BEHERAKOAN TA EGUZKIPEAN ELUR GOXO GOXOA AURKITU GENUN CULARAYETETIK BERA, A ZE GOZAMENA!! EGUN BATEKO LANAK EGINDA, HURRENGO EGUNEAN PENTSATZEN JARRI GIÑEN.
DENBORALDIKO LEHEN MENDI SKI IRTEERA, LEHEN OPOR EGUNA APROBETXATUZ. VALDEZCARAY SKI ESTAZIORA HURBILDU NINTZEN, ASTE BATZUK LEHENAGOKO ELURRA GUTXITZEN HASI ZEN BAINA IRTEERA BAT EGITEKO EMATEN ZUEN. PARKIÑEAN FURGOA UTZI TA GORA, LEHENDABIZIKO PISTA BATERI JARRAITUZ TA AZKEN ZATIA MENDEBALDEKO AURPEGITIK GAILURRERAINO. GAILURREAN TIPO EUSKALDUN BATEKIN EGIN NUEN TOPO, TA BERAK GOMENDATU ZIDAN HEGOALDEKO AURPEGIAN BAZEGOLA JETIERA OSO ON BAT ELUR BIKAINAKIN, TA HORRELA IZAN ZEN, HAU JETSIERA POLITA. BERRIZ GORA PISTETA TA BERA FURGORAINO, IRTEERA BIKAINA DENBORALDIA HASTEKO.
DENBORALDIKO AURRENA, ELURRA ESKASTEN HASI DA HEMENDIK!😓
SAN LORENZO MENDIA, TA IGOKO DUTEN PALA
AZKEN ZATIA, ZE GOGORRA EGITEN ARI ZAIDAN IGOERA, NABARI DA DENBORALDIKO AURRENA DELA!😅
SAN LORENZO GAILURRA, IA DA LAINO ARTEAN
MILLA ESKER GAILURRIAN AURKITUTAKO TIPO BATERI ESKER, JETSIERA EDERRA PISTAZ KANPO!!!👍👍
BEZPERAN AITZGORRIKO KANALEETAN ELURRA BAZEGOLA IKUSITA NEUKAN, BERAZ HURRENGO EGUNEAN ZEGAMAKO APEADERUAN FURGONETA UTZI TA GORA EGITEKO INTENTZIOAKIN HURBILDU NINTZAN. EZ NUEN HELBURU FINKORIK, GORA SEGI, NERE SENARI JARRAITUZ TA GORA ATERA, BERDIN ZITZAIDAN HANDIK EDO HEMENDIK.
TA HORRELA IZAN ZEN, BASOAN GORA EGIN NUEN, NERE AURREAN AITZGORRI MENDIZERRAKO PARETAK AGERTU ZIREN ARTE ,ELURRA NOLA ZEGOEN IKUSITA SAKONHANDI ZEN AUKERATUTAKO BIDEA. ELURRA KANALAREN SARRERAN HASTEN ZEN ETA USTE BAINO GOGORRAGOA GAINERA, ESKERRAK KRANPOIAK TA PIOLETEI. AZKENIN IRTEERA POLITA ATERA ZEN, EGURALDI TA PARAJE ZORAGARRIEKIN.