2021/08/10

PUNTA DEL SABRE (3136 MT,) TA GRAN BACHIMALA (3177 MT,)

CHISTAUKO BALLARAN DAGO VIADOSEKO INGURUAK, TOKI BAKARTIA, LASAIA TA IZUGARRI POLITA. BERTARAINO DAUDEN 10 KILOMETROKO PISTAK JENDE ASKO BOTZEN DU ATZERA ZORIONEZ.

ORAIN DELA URTE BATZUK EGINA NUEN GRAN BACHIMALA MENDIA BERE BIDE ARRUNTETIK, ORAINGOAN BERRIZ PUNTA DEL SABRETIK IGOTZEKO INTENTZIOA NUEN TA JETSIERA BAI BERE BIDE ARRUNTETIK. HURBILKETA BIDE ARRUNTAREN IA BERDINA DA, PASO DE LA GATERA LEPOAN BANATZEN DIRA, HANDIK GORA ARISTA JARRAITUZ EGIN NUEN BIDEA PUNTA DEL SABRE GAILURRERAINO, NAHIKO BIDE ASTUNA, ZE EZ ZEN IKUSTEN AMAIERATA. BEHIN GAILURREAN ARISTA PISKAT ZORROZTEN ZEN, BAINA OSO DENBORA GUTXIAN TA ZAILTASUN HANDIRIK GABE GRAN BACHIMALAKO GAILURREAN NINTZEN.

GOIAN BETIKOA, ARGAZKI BATZUK ZERBAIT JAN TA BEHERA, GUZTIRA SEI ORDU VIADOSEKO ATERPETIK. BURUAN BERRIZ BESTE BATERAKO HAINBAT PLANEKIN.

HEMENDIK IZANGO DA


BIDEKO BORDA MOÑOÑOA!!


BIDEA JARRAITUZ


COTIELLA INGURUAK


ESPADAS TA POSETSEKO GLAZIAR PIXARRA, EZ DAGO URTE ASKOTARAKO


PUNTU HONETAN BIDE ARRUNTA ALDE BATERA GERATZEN DA


ATZERA BEGIRADATXOA


AZKENIAN AGERTU DA PUNTA DEL SABRE GAILURRA, GRAN BACHIMALA ATZEAN


PUNTA DEL SABRE GAÑEAN, ATZEAN GRAN BACHIMALA


PUNTA DEL SABRE GRAN BACHIMALATIK


GRAN BACHIMALAKO GAILURREKO ITOA


ABEILLE, BACHIMALA TXIKIA.... HURRENGORAKO ARISTA GUZIA


FRANTZIA ALDEAKO BALLARA


GRAN BACHIMALA GAILURREAN


BACHIMALAKO LAKUAK


EGINDAKO ARISTA


CULFREDA MENDIA, NERE LEHEN 3000KOA


LUSTOU HAN ATZEAN


PUNTA DEL SABRE TA GRAN BACHIMALA ORAIN BAI EGUZKITAN


HEMEN NAGO BUELTAN BERRIZ


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina