Apirilak 16 ta heman gaude hilabete hontako irteera egitera, hilabete hontako jarritako mendia Arriel da. Beste urteren batean ere jarrita genun egutegian baina azkenin eguraldiyagatik egin gabeko mendia. Embalse de la Sarratik gora abiatu giñen Respomusoko refugiorako bidean, gero ezkerreta bide gurutzea hartu eta Arrielgo bidea hartzeko. Lau ordu t'erdi inguru gailurrera iristeko, ta zazpi bat ordu bide osoa egiteko. Oso bukaera politeko mendia, azken pala kontuz ibiltzekoa, batez ere zegon bezela, elur gogorrakin. Denak egin genun mendia ta denok pozik. Arriel txikia berriz zailtasunik gabeko tontortxoa, kapritxo hutsez egin genun. Hurrengo arte!!
EGURALDI BIKAÑA. ATZEAN BARRANCO DE SOBA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina