2023/08/21

MAUBIC TA AIGUILLE TOURRAT

 BEZPERAN HURBILDU NINTZEN CAP DE LONGERA, PARKIÑEAN EZ ZEGON JENDE FALTARIK. EGUNSENTI EDERRA ESNATU ZEN, GOSALDU ONDOREN BEREHALA MARTXAN NINTZEN. LEHENENGO ZATIA NAHIKO ASTUNA DA, CAP DE LONG INGURATZEA NAHIKO ASPERGARRIA DA, BATEZ ERE ITZULERAN. BEHIN LAKUA INGURATU ONDOREN, BEREHALA HASTEN DIRA AGERTZEN AURREAN CAMBIEIL, BADET, PIC LONG...TA BESTEAK. IGOERAREN ZATI BAT BI GIZON FRANTSESEKIN EGIN NUEN, BATEK ESPAÑOLEZ NIK FRANTSESEZ MIÑO HOBETO MINTZATZEN ZEN, TA ONDO ULERTU GIÑEN. BERAIETAKO BAT, PIC LONG TA BADET AZPIAN SORTU BERRI DEN LAKU BERRI BAT IKUSTERA ZIJOAN, ARGAZKIAK ATERA TA DOKUMENTATZERA, KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK.

Egunon!!!


Lehen eguzki izpiak Trois Conseillers, Neouvielle ta Ramougn en


Eguna argitzen


Cap de Long atzean utzita ia da


Agertu da Maubic mendia


BERAIEK LAKU BERRI INGURURA DESBIDERATU ZIRENEAN, NI GORANTZ SEGI NUEN, AZKEN ZATIA BAKARRIK IGOAZ. MAUBICERAKO IGOERA ERRAZA DA , IKUSPEGI EDERRA PIC LONG TA BADETERA. ZERBAIT JAN TA EDAN TA BIGARREN HIRUMILLAKOAREN BILLA. LEPO BATEK BANATZEN ZITUEN BI TONTORRAK, LEPOTIK AIGUILLE DE TOURRAT GAILURRERAINO TREPADA AEREO MIÑO ERRAZAK ZEUDEN, ARKAITZ NAHIKO ONAKIN. BI HIRUMILLAKO EGUN BEREAN, EZ DAGO GAIZKI, EA HURRENGUN.......

Estaragne ta Cambieil


Hari naiz hurbiltzen


Eguneko lehena!!!


Pic Long aurrez aurre


Cambieil ta Badet


Turon de Neouvielle, Trois Condeillers, Neouville, Ramougn


Lac de Tourrat


Maubic gailurrian


Aldaketa klimatikoaren ondorioz sortu berri den laku berria, Pic Long ta Badet azpian.


Aiguille Tourrat gaillurra!!


Badet, Maubic eta Pic Long Aiguille Tourrat gainetik


Aurten joaten naizen toki guzitan daude lore xelebre hauek



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina