2023/09/08

SESQUES

 BATZUTAN NAI GABE SUERTATZEN DIRA GAUZAK, NIK BESTE MENDI BATEN IZENA JARTZEKO INTENTZIOA NUEN BILATZAILEAN, ETA ZER GERTATUKO ETA NIK OKERREKOA JARRI ETA SEQUES AGERTU ZITZAIDAN. NOIZPAIT BURUAN EDUKI NUEN MENDI HONEN IGOERA, BAINA BETI ATZERA BOTA NUEN ORDU ASKOKO IBILIBIDEA ZELAKOAN. ZAZPI BAT ORDUKOA AGERTU ZITZAIDAN, A ZE EZUSTEA.

BITET BALLARAN GORA SARTU NINTZEN, LAC D'ISABE ALDETIK IGO ETA SESQUES BORDA INGURUTIK JETSI. OSO IBILDIDE POLITA ETA EZ OHIZKOA. LENENGO BASO EDER BATEN ZEHAR, ARREN IRTEERAN MALDA GOGORRA LAC D'ISABERAINO. LAKU INGURUA ZORAGARRIA DA. LAKUAN AGERTZEN DA LEHENENGO ALDIZ SESQUES TONTORRA. 

Lakuraino ondo markatuta


Inguru polita


Eguzkiak harrapatzear nau


Arkaitz puska dotorea


Agertu da azkenin Seques


A ze aldapa puska honera iritsi aurretik



LAKUTIK GORA ERE XENDA ONDO MARKATUA DAGO HITOEKIN, LENENGO ESKUBITARA DAGON LEPO BATERA ETA GERO ARISTA ERRAZ BATEN ZEHAR GAILURRERAINO. TONTORREAN ANTENA BAT DAGO ETA GENDARMEEK ERRESKATETARAKO ERABILTZEN DUTEN TXABOLA BAT ERE. IKUSPEGI EDERRA MIDI, ASPE, BISAURIN, ANIE, BILLARE....GAILURRERA IRISTEAR MENDIZALE TALDE BATEKIN EGIN NUEN TOPO, BERAIEK JEISTEN HASIAK ETSAUT HERRI ALDERA. NIK ERE HASIERAN BERAIEN BIDE BERDINA EGIN NUEN JEISTERAKOAN, BAINA BEREHALA EZKERRETARA OKERTU TA BERA. JETSIERAKO ERABILITAKO BALLARAN EZ DAGO IA HITORIK, BERAZ BIDEZ KANPO EGITEN DA IA GEHIENA BORDARA IRITSI ARTE, HANDIK BERA ORDEA XENDA ONDO MARKATUA. AZKENIN MENDI ITZULI EDERRA, EZAGUTZEN EZ NUEN INGURUETATIK. FURGORA JETSI ETA VUELTAKO ETAPA PASATZEN IKUSTEKO DENBORA ERE IZAN NUEN, BIKAIN!!

Gailurreko antena antzematen da


Anie, Lescun, Billare.......


Tontorreruntz hurbiltzen


Lac d'Isabe gailurretik


Midi


Gain gaiñean!!


Aspe ingurua


Midi berriz


A ze pirulo puska


Han goian geratzen da tontorra


Jetsitako ballara ederra artzai bordatik ikusita


Baso ederra



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina