2023/08/07

PIC D'ESTIBE AUTE

 LUTOUR BALLARAKO MENDI EZEZAGUN HORIETAKO BAT, JENDE GUTXI IBILTZEN DA HEMENDIK. ZATI ASKO BIDEZ KANPOKOAK, BATEZ ERE LAKUETATIK GORA. LA FRUITIERETIK ATERATA LAC D'ESTOMERA JOAN NINTZEN, HONERA ARTEKO ZATIA OSO ERRAZA, HEMENDIK GORA BERRIZ EZ HAINBESTE. ATERPEA ATZEAN UTZI TA BEREHALA ESKUINERA ARTU NUEN IA NABARI EZ DEN XENDA BATETIK, HITO GUTXI BATZUK, LUTOUR BALLARATIK ZUZEN IGOTZEN DEN BIDEAREKIN TOPO EGIN ARTE IBILDIDE NAHASGARRIA.

ABIATU NAIZ!!


LEHEN EGUZKI IZPIAK LABAS TA SEDEN


ESTOMEKO ATERPEA


LUTOUR BALLARA


LAC D'ESTOM, LABAS TA SEDE


BADAUDE ESKULTURA ITSUSIAGOAK GURE HERRIKO KALEETAN


AGERTU DA ESTIBE AUTE MENDIA, ORAIN ESKUBIKO LEPORANTZ



HEMENDIK GORA XENDA ONDO MARKATUA ESTIBE AUTEKO LAKUETARAINO, BI LAKUEN ARTETIK PASA TA BIDEZ KANPO GORA LEPORAINO, GEHIENA HARRI ARTETIK NAHIZ ETA ZATI BATZUTAN BELAR ZATIAK EGON. LEPOTIK GAILURRERAINO NIK HASIERAN ARISTATIK EGIN NUEN, NAHIZ ETA HOBE DEN, ESKUINEKO ALDETIK INGURATU ARISTA TA AZKEN ZATIA ZUZEN GAILURRERAINO. GAILURRIAN KRISTON IKUSPEGIA VIGNEMALEKO IPARRALDERA. ZERBAIT JAN ETA EDAN TA BERA, JETSIERA LAKUETATIK BERA ZUZEN EGIN NUEN LUTOUR BALLARARA, IZUGARRIZKO ALDAPA, IGOTZEKO DESNIBEL EDERRA. GUZTIRA ZAZPI ORDU PASATA. EA HURRENGUA NOIZ TA NORA!!

LAKUAK BEHEAN UTZI TA LEPORANTZ


GALLURRA!! ATZEAN VIGNEMALE


ESTIBE AUTEKO LAKUAK


HONEK EZ DU AURKEZPEN BEHARRIK


HAN ATZEAN CASCO, TORRE, BRECHA....



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina