2022/04/10

ESPOLON GALLEGO - RUABA

 AZKEN ALDIKO SKI IRTEEREI ATSEDEN PISKAT BAT EMANEZ, ARKAITZEKO IRTEERA BAT. IA TALDE GUZIA ELKARTU GIÑEN ORAINGUAN , EA HURRENGOAN DENAK GAREN. RUABAKO ESPOLON GALLEGO BIDEA ZEN AUKERATUTAKOA, ASIER TA BIEK EGINDA GENUEN ORAIN DELA URTE BATZUK IA DA, HOTZ GALANTA PASATA GAINERA. 

BEZPERAN HURBILDU GIÑEN MURILLORA, AFARI GOXO TA TERTULIA ATSEGIN BATEN ONDOREN LOTARA. HURRENGO EGUNIAN GOIZ ESNATU TA BEREHALA MUGI ARAZI ZIGUN GOIZEKO HOTZ TA HAIZEAK. BEHIN EGUZKIAK ARRAPATU ZIGUNEAN GOXO EGOTEN ZEN, NAHIZ ETA GERO HAIZEA ZAKARTZEN JOAN ZEN ETA AZKEN ZATIA NAHIKO DESATSEGIÑA IZAN ZEN.

SKALADA BEREZ ONDO JOAN ZEN, GURE HASIERAKO INTENTZIOA ESPOLON FUERTES EGITEA ZEN ERE BAI, BAINA HAIZEAZ KOKOTERAINO BUKATU GENUEN, HURRENGO BATIN AGIAN.

ITXURA EDERRA DAUKA!!


PARETERUNTZ!!



UMOREA GALDU GABE!!😀


BIDEAREN UNEREN BATEAN


BIDEA AMAITURIK, HAIZEAZ GOGAITUTA


RIGLOS BESTE ALDEAN


PIRINEOAK HAN ATZEAN



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina