ASTEBURURAKO EGURALDIA EZ ZEGON OSO ONA IRAGARRITA, BAINA IGANDEAN BAREGES INGURUAN EGURALDI NAHIKO DEXENTEA EGINGO ZULA ZIRUDIEN.
BETIDANIK IKUSI IZAN DUT SAREAN, JENDEA ASKOTAN JOATEN DELA INGURU HONETARA SKIATZERA, BERAZ, AUKERA ETORRI TA EZIN ALPERRIK GALDU. LARUNBATA ILUNABARREAN HURBILDU GIÑENEAN, NAHIKO LAINOTURIK ZEGOEN DENA, HALA ERE, GU LOTAN JARRI AURRETIK OSTARTEAK AGERTZEN HASI ZIREN. HURRENGO GOIZEAN EGURALDI BIKAINAREKIN HASI ZUEN EGUNA, HEGOALDERA LAINO PILLAKETA. BAINA GUK EGUZKIA.
IRTEERATAZ ZER ESAN BA, IGOERA BALLARA BATETIK EGIN GENULA COL D' ONCET-ERAINO, HANDIK GORA OINEZ PENE BLANC GAILURRERA, LEPORAKO ITZULERA OINEZ EGIN GENUN ERE, ELUR KOSTRA BAI ZEGOEN. LEPOAN SKIAK JANTZI TA BESTE BALLARARA BOTA GIÑEN, HAU GOZAMENA UDABERRI ELURRETAN. GOZATU EDERRA HARTU GENUEN!! BESTE HORRELAKO BAT ERREPIKATZEKO GOGUAKIN ITZULI GIÑEN ETXERA!!
EGUZKIRUNTZ??? |
HASI GARA!! |
EGURALDI BIKAINAREKIN |
PARAJE ZORAGARRIA |
BAGOAZ GORANTZ |
NEOUVILLE INGURUA, LAINOAK HAN MANTENDU ZIREN!! |
COL D' ONCET HAN HURBIL TA HAIN URRUN |
MIDI DE BIGORRE |
PENE BLANC COL D'ONCET-ETIK |
COL D'ONCET-ERA IRISTEN |
PENE BLANC GAILURREAN, ATZEAN MIDI BIGORRE |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina