2016/07/31

SUBTERRANEA - ASPE

AURREKO EGUNEAN TOBAZON ATZAPARRAK TA GORPUTZA BEROTU ONDOREN, HURBILDU GIÑEN ASPE ALDERA BIDE HAU SKALATZERA. AZKEN ALDIAN OSO EZAGUN EGIN DEN ETA KLASIKO BIHURTZEKO BIDEAN DAGOEN BIDEA. HURBILTZEAK BI ZATI DITU, LEHENENGOA NAHIKO EROSOA XENDA TA HITOEI JARRAITUZ ETA BIGARRENA NEKETSUA BIDEZ KANPO, MALKARTSUA ETA HARRI ASKEZ BETETA, AZKEN ZATI HONTAN IKUSTEN DA IA DA GURE BIDEA.
SUBTERRANEAK BI ZATI DITU NABARMEN, LEHENENGO LAU LUZEAK ETA GERO BESTE GAINONTZEKOA. LEHENENGOAREN HASIERAN BIDEARI IZENA EMATEN DION LUZEA, TUNEL LUZE ETA ILUN BATETIK, EZ ESKU ETA EZ OINEK KONFIDANTZRIK EMATEN EZ DUTEN LUZEA, NAHIKO LABAINKOR. BIGARREN LUZEA LUZERIK GOGORRENA, GU DENOK A0-N PASATAKOA, PAUSO NAHIKO GOGORREKIN. BI LUZE HAUEN ONDOREN, BI LUZE FALTA DIRA PARET ERDIAN DAGOEN BELARDIRA IRISTEKO, ONDO EGITEN DIRA. BIDEAREN BIGARREN ZATIA ORDEA IZUGARRI ONA ETA DISFRUTAGARRIA DA, ARKAITZ OSO ONA ETA LUZE IZUGARRI POLITAK.
BIDEAZ ASKO GOZATU GENUEN, BISTA IZUGARRIAK ETA BIDE EDERRA.

HONA EMAN GURE BIDEA

BIDEAREN IZENA ONDO ADIERAZITA DAGO

A ZE ITXURA DAKAN BEHETIK BEGIRATUTA!!

ZULOAN ERABAT SARTUAK

ASIER ZULOTIK IRTETEN

UNAI ETA NI GURE HIRUGARREN LUZEAN

UNAI POSTURA EDERREAN, ATZETIK GURE BIGARREN KORDADA

EGOITZ PARETAN GORA!

EGOITZ ETA TXINGU BILLERAN

IRAITZ ETA NI BILLERAN TA ATZEAN UNAI BILLERARA IRISTEN

IRAITZ BIDEA AMAITZEAR

TA ASIER ERE BAI!

KOADRILLA EDERRA POZIK BIDEA EGINDA

SARRIYUAK ZELATAN!

EDELWEISAK NON NAHI!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina