2016/07/24

ARDIDEN (2988 MT.)

AURREKO URTEAN BALLARA HAU EZAGUTU NUEN, ORDUKO HORTAN LABAS MENDIA IGO NUEN LA FRUITIERETIK. OSO EZAGUNA EZ DEN BALLARA DA BAINA IGOERA INTERESGARRIAK ESKAINTZEN DITUENA LUTOUR BALLARA.
ORAINGOAN ARDIDEN MENDIA AUKERATU NUEN, LABAS MENDIA BEZELA LA FRUITIERETIK ATERATA, BAINA ARDIDEN MENDIRA JOATEKO EZKERRETAKO BIDEA HARTZEN DA RUSSEL ATERPE LIBRERANTZ,  ESTOM ATERPEKO BIDEA UTZITA. ATERPEA PASA ETA SEGI GORA BASOTIK IRTEN ARTE, BEREHALA IKUSTEN DA BIDEGURUTZE BAT ARKAITZ HANDI BATEN AURREAN. EZKERREKO BIDEZIDOR EZ OSO MARKATUTAKO BATETIK BRECHE DES AGUDES ALDERA IGOTZEN DA.
BEHIN BRECHE DES AGUDESERA IRITSITA, GANDORRETIK SEGI BEHAR DA, BIDEA EZ DA OSO NABARMENA, ARKAITZ ASKO DAGO TA TARTEKA GALTZEN DA.
GAILURREA IRITSI NINTZENEAN LAINOA SARTU ZITZAIDAN ETA VIGNEMALE INGURUAK ESTALI ZIREN, ARDIDENEKO LAKUAK ORDEA EDERKI IKUSTEN ZIREN. LASTIMA LAINOA!

BIDE HASIERA

BIDEGURUTZEA ARGI TA GARBI!

LABAS TA SEDE MENDIAK

LUTOUR BALLARA, ATZEAN LA FRUITIERE INGURUA

CESTREDE MENDIA

LAINOA SARTU AURRETIK VIGNEMALE IKUSI NUEN MOMENTU BAT

BRECHE DES AGUDESERA IRISTEN.

IKUSPEGI EDERRA NERE ATZEAN.

GAILURRA GERO TA HURBILLAGO

ARDIDEN LAKUAK GAILURRETIK!

GAVARNIE ZIRKO INGURUAK

GAILURRA!!

JETSIERAN BRECHE DES AGUDES ATZEAN


RUSSEL ATERPEA

!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina