SEI HILABETE NARAMAN PIRINEOTATIK AGERTU GABE, GAUZ BAT EZ BADA BESTEARENGATIK, EZIN AZALDU PIRINEOTATIK. BUELTARAKO, ASPALDITIK BURUAN NEUKAN IGOERA BAT GOGORATU ZITZAIDAN. GRAN FACHA MENDIARA IGOTZEA BALNEARIO DE PANTICOSATIK.
HORRELA HURBILDU NINTZEN BEZPERAN BALNEARIO INGURUETARA, EKAITZA PASA BERRIA ZEGOEN NI IRITSI NINTZANEAN. HURRENGO EGUNERAKO ERE ESPERO ZEN EKAITZA ARRATSALDERAKO. SORPRESA ZER IZAN ZEN? BA HURRENGO EGUNEAN JEIKI NINTZANEAN DENA LAINOTUTA ZEGOELA ETA NAHIKO EZ EGONKOR. MOBILLAK EKAITZA AURRERATZEN ZELA JARTZEN ZIDAN. HALAERE ATERATZEA ERABAKI NUEN.
|
INGURU ZORAGARRIAK |
|
MENDIA UREZ GAINEZKA |
CUESTA DEL FRAILE BUKATZEN ARI NINTZEN TA HAN HASTEN ZIREN LAINOAK, REFUGIO PAREAN EURI TANTAK, HALARE AURRERA ,IBONES DE PECICOKO BIDEGURUTZEA ARTU NUEN TA GORA, TARTEKA OSTARTE BAT EDO BESTE AGERTZEN ZIREN BAINA SEGUNDO BATZUK BAKARRIK. IBONES DE PECICO EDO COL DE MARCADOUKO BIDEGURUTZERA IRITSI NINTZANEAN ZIRT EDO ZART EGIN BEHARRA ZEGON, ZEGOEN BISIBILITATEA IKUSITA COL DE MARCADOUKO BIDEA HARTU TA HARAINO IRISTEA ERABAKI NUEN.
|
ATERPE INGURUAK |
|
GOIKO LAKUKO IKUSPEGIA |
LEPOAN KRISTON HAIZEA TA LAINOAK OSO SARTUTA, MARCADOU MENDIA IGOTZEA ERE PASA ZITZAIDAN BURUTIK, BAINA EZ ZEN EZER IKUSTEN, ZERBAIT JAN ETA BERA. HURRENGO BATEAN IZANGO DA.
|
IBON DE PECICO |
|
SEGUNDUTAKO URDINGUNEAK, AZKENEAN ESKUBITIK LEPORA |
|
COL DE MARCADOU |
|
BEHERAKOAN TARTEKA ZERBAIT IKUSTEN ZEN |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina