ORAINGUAN ERE MENDIKO SKI IRTEERA BAT KONTATZERA NATOR, ASIER TA AITZOL OSTIRALETIK HORTIK ZEBILTZAN SKALATZEN ETA NEREKIN GEATUAK ZIREN LARUNBAT ILUNABARREAN SALLENT EN HURRENGO EGUNIAN MENDIKO SKIA EGITEKO.
HORRELAKOTAN GERTATZEN DEN BEZELA , HIRUAK ELKARTU POTE BAT BOTA, AFALDU, KAFETXOA TA LOTARA. HURRENGO GOIZEAN LASAI IBILI GIÑEN, HAMAR T'ERDI EDO HAMAIKAK IZANGO ZIREN MARTXAN JARRI GIÑENEAKO.
JENDE UGARI PORTALET INGURUAN, EGURALDI HOTZ BAINA GIRO ZORAGARRIA. IGOERAKO AZKEN ZATI ARTE EZ GENITUN KUTXILLAK JARRI, HORRELA , AZKEN ZATIA KUTXILLAK JANTZITA GAILURRERAINO. MENDI TONTORREAN JENDE PILLOA, HOGEI BAT GUTXIENEZ. ARGAZKI BATZUK, PLANEN BAT KOMENTATU, JETSIERARI BEGIRADATXOA TA BEHERA. EGUARDIA PASATA ZEN ETA EGUZKIAK ERE BERE LANA EGIN ZUEN, GOZATU GENUEN JETSIERAZ ETA OROKORREAN EGUNAZ, HURRENGO ARTE!!!
A ZE PARAJEA TA A ZE EGURALDIA👍👍
HAU AURRETIK...
...TA GU ATZETIK
GELDIALDITXOREN BATIN
AZKEN ZATIA GAILURRERAINO
ASIER TA AITZOL ATZEAN MIDI DUTELA
ASPETIK BISAURINERAINO TA HEMEN HURBILLAGO ASTUNEKO LARACA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina