2021/06/13

PICOS DE INFIERNO TA ARNALES

 ASPALDIKO PARTEZ BADAUKAT ZE KONTATUA BLOGEAN, GAITZA , DEBEKUAK TA BESTE HAINBAT GAUZ, DENBORA ASKO PASA DA.

DENBORA ASKO ZEN GOIMENDIKO IBILBIDE BAT EGIN GABE ETA BAITA HAINBESTE ORDU IBILI GABE. HORREGATIK TOKI EZAGUN TA IBILBIDE EZAGUN BAT AUKERATU NUEN. ORAIN DELA HAMAR URTE BAINO GEHIO BADIRA IBILBIDE HAU EGIN NUELA, TA ORDUKO HORTAN AHO ZAPORE ONA UTZI ZIDAN.

IBILBIDEA GOIZ HASI NUEN , IÑOR GUTXI IKUSTEN ZEN ORAINDIK, BACHIMAÑAKO ATERPERA ARTE EZ NINTZEN IÑORREKIN TOPATU. IBONES AZULESEN PAREAN HASI NINTZEN LEHEN ELURRAK ZAPALTZEN TA HANDIK AURREA GERO TA GEHIO CUELLO DEL INFIERNO ARTE. HAN BASTOIAK JASO TA TARTEKA ESKUAK ERABILIZ PIXKANAKA GORA TA GORA.

LEHENENGO GAILUR BAT TA GERO BESTEA TA BESTEA .KORRIDOREA JEISTEKO KRANPOIAK JANTZI TA BERA, KORRIDOREAREN IRTEERAN RIMAYA ZEGOEN, BAINA BAZTERRETIK EKIDIN ZITEKEEN.

ARNALES MENDIRA OIN ARRASTOAK ZEUDEN TA NOLA UKO EGIN AUKERA HORRI. BEREHALA ARTU NITUEN TA BESTE TONTOR BAT. 

AZKEN TONTORRA EGIN ONDOREN, BERRIZ KOTXEA JEISTEA GERATZEN ZITZAIDAN, ARNALESETIK COLLADO PONDIELLOSERA TA DENA BERA. ORDUBITAKO BERAN NINTZEN GARAGARDO EDER PROBATZEKO PREST.


EGUNEKO LEHEN EGUZKI IZPIAK GARMO NEGRO TA ARGUALAS INGURUAN


GRAN FACHA HAN IZKUTUAN


EGURALDI BIKAINA TA TOKI PAREGABEA


A ZE IKUSPEGIA


GUSTOKO TOKIAN ALDAPARIK EZ


IBON DE TEBARRAY TA TEBARRAY MENDIA


IPAR AURPEGI EDERRA


FRONDELLAS ,BALAITOUS....


VIGNEMALE


INFIERNO CENTRAL


TALLON, PERDIDO, ASTAZUS......


INFIERNO ORIENTAL GAIÑEAN


ATZERA BEGIRADA EGINDAKO BIDEARI


COLLADO DE PONDIELLOSEN


AZKEN ZATIA

ZE ONDO SARTU ZEN


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina