2018/07/28

PUNTA ZARRE (2947 MT.)

BAZIREN HILABETE BATZUK EZ NINTZELA PIRINEOTATIK AZALTZEN, TA EGIA ESAN IZUGARRIZKO GOGUA NEUKAN. AUKERA IKUSITA, APROBETXATZEA ERABAKI NUN. AUKERATUTAKO MENDIA PUNTA ZARRE IZAN ZEN, BALNEARIO DE PANTICOSATIK ATERATA ETA BERE EKIALDEKO ERTZETIK. BALNEARIO DE PANTICOSARA IRITSI NINTZENEAN KOTXEZ GAINEZKA ZEGON, IA IA APARKATZEKO LEKURIK GABE. TRASTOAK ARTU ETA ABIATU NINTZEN, NI NINDOAN BIDETIK JENDE GEHIENA EDO IA DENA INFIERNOETARA ZIJOAN, EZ DAKIT DENENTZAT LEKURIK IZANGO ZEN.
PUNTA ZARRERA ORDEA NI BAKARRIK, HORI DAUKA HIRU MILLAKUAK INGURUAN IZATEAK.
PUNTA ZARREKO EKIALDEKO ERTZERA SARTZEKO TXIMENI EDO DIEDRO BATETIK AILEGATZEN DA, II. EDO III. KO PAUSOAK. BEHIN ERTZEAN II. EDO III. KO PAUSOAK SEGITZEN DUTE BAINA ARKAITZA EZ DA OSO ONA ZENBAIT TOKITAN TA ERNE IBILI BEHAR DA. GAILURREAN BISTA EDERRAK INFIERNO, BALAITOUS, VIGNEMALE...
ERTZA GORAKOAN ERNE IBILTZEKOA BALDIN BAZEN , ARE TA ERNEAGO JETSIERAN, NIK EZ NUEN SOKIK ERABILI TA ONDO EGIN NUEN, BAINA ZENTZU GUZTIAK ERNE TA NONDIK JOAN ONDO BEGIRATUTA. EA HURRENGOAN NORA NOAN!!

PORT DE MARCADAU INGURUAK, EGURALDI BIKAINAKIN

INGURU ZORAGARRIA

PUNTA ZARRE AURREZ AURRE

ORAINDIK ELURRA INFIERNO TA TEBARRAY BIDEAN

ARISTARA SARTZEKO KANALA

GRAN FACHA TA IBONES DE PECICO

GAILURRA GERO TA HURBILLAGO

FRONDELLAS TA BALAITOUS

GRAN FACHA

VIGNEMALE

GAILURRA!! ATZEAN INFIERNOTAKO GAILURRAK JENDEZ GAINEZKA

BEHERA IRISTEN ARI NAIZ, EGUN BIKAINA!

MENDITIK JETSITA ZE ONDO SARTZEN DEN


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina