GUTAKO BATZUK EGONAK ZIREN LEHENAGO DENT D'ORLUN, ETA IA DA EZAGUTZEN ZUTEN INGURUA. UZTAILAK 31KO ZUBIA APROBETXATUZ HURBILDU GIÑEN ORLU HERRIRA LARUNBATEAN. EZ GENEKIEN ZE BIDE SKALATUKO GENUN, PILAR SUR BIDEA (35 LUZE) EDO LES ENFANTS DE LA DALLE BIDEA (25 LUZE), AZKENIK BIGARRENA AUKERATU GENUN. BESTE BATERAKO PILAR SUR BIDEA.
50 MINUTUKO ALDAPA OSO GOGORRA IGO ONDOREN, ELDU GIÑEN BIDEAREN HASIERARA, ROTULAGAILUAKIN PARETEAN IDATZITA.
HORRELA HASI GIÑEN GORA TA GORA ATSEDEN GABE, EGUNA LUZE JOANGO ZEN.
LEHENENGO ZATIA ZORAGARRIA DA, ADHERENTZIA %100. DISFRUTATZEN TOPERA.
BIGARREN ZATIA EZ DA HAIN PLAKEROA, BAINA HALA ERE OSO ONA ERE BAI. HORRELA 18. LUZEAN ARISTARA ATERA GIÑEN, ZAZPI LUZE FALTA ZIREN. ARISTA SEMIEKIPATUA DAGO BERAZ ONDO DAGO ZERBAIT ERAMATEA.
BA HORRELA GOIZEKO ZORTZIETAN SKALATZEN HASI ONDOREN,ARRATSALDEKO LAU T'ERDITAN IRITSI GIÑEN GAILURRERA. JETSIERA OINEZ EGITEN DA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina