2017/04/08

GARMO NEGRO

EGURALDI BIKAINA IRAGARRIA ZEGOEN ETA HOLAKOAK EZ DIRA UTZI BEHAR PASATZEN. HASIERAN BESTE IDEIA BATEKIN JOAN NINTZEN, MUSALES TA SANCHACOLLONS ALDERA JOATEA, BAINA IKUSIRIK ZENBAT ELUR ZEUKATEN, GARMO NEGRO ALDERA JOATEA ERABAKI NUEN.
BERROGEI MINUTUKO PORTEOAREN ONDOREN SKIAK JANTZI ETA GORA. JENDE PILLOA NEUKAN AURRETIK ETA ATZETIK, BATZUK OINEZ BESTEAK RAKETEKIN ETA GEHIENAK SKIEKIN.  A ZE OROITZAPENAK OINEZKO JENDEA IKUSITA, ZE PALIZA BELAUNETAINOKO ELURRAKIN.
ELURRA NAKIKO ZOPA ZEGOEN, EGUZKIA INDARREAN ZEGOEN ETA TEMPERATURA ERE NAHIKO GOIAN GARAI HONTARAKO. HALA ERE GOZATU NUEN GORANTZAKOAN ETA BAI JETSIERAN ERE. EGURALDI BIKAINA, IKUSPEGI ZORAGARRIA ETA MENDIA IZUGARRI ZEGOEN.

SKIAK JANTZI ETA GORA!!

PARAJE ETA GIRO BIKAINA

GARMO NEGRO GERO TA HURBILLAGO

BI MENDIZALE BEHERUNTZ IA DA

MARBORE, ZILINDRO, PERDIDO, TAILLON.......

BANOA PIXKANAKA BIDEA EGITEN!!

ATERA NAIZ AZKENEAN ARGUALAS, ALBAS TA GARMO NEGROK OSATZEN DUTEN ZIRKOTXORA

AZKEN ALDAPA

AZKEN METROAK

GAILURRA!!

INFIERNOETAN ERE JENDE FALTARIK EZ

VIGNEMALE ARGAZKI ERDIAN

BALAITOUS ETA FRONDELLAS INGURUAK



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina