2015/03/29

GRAN DIAGONAL-TELERA

ASTEBURUA BOROBILTZEKO, RIGLOSEN MOSKITOS ESKALATU ONDOREN, KOTXE HARTU ETA PANTICOSA ALDERA HURBILDU GIÑEN ILUNABARREAN. HURRENGO EGUNEKO ERRONKA AURREZ AURRE GENUEN, TELERAKO GRAN DIAGONAL KORRIDOREA. HORRELA HURRENGO EGUNIAN PIEDRAFITA DE JACA ALDERA HURBILDU GIÑEN ETA HANDIK GORA LACUNIACHA INGURURA KOTXEA BERTAN UZTERA.
KORRIDOREA ESKAILERAK IGOTZEA BEZELA IZAN ZEN LEHEN ZATIAN, ARRASTOA EREKITA ZEGON ETA ZUZEN GORA SEGITZEA BESTERIK EZ ZEGON. RESALTE TXIKI BATZUK TARTEAN, BLOKE EMPOTRADO DELAKO RESALTERA IRITSI ARTE, HEMEN PISKAT ZAILTZEN ZEN GAUZA, BAINA POLIKI POLIKI ATERA GENUN. HORTIK GORAINO ZAILTASUNIK GABE. TELERAKO TONTORRERA IRITSI ETA BISTETAZ GOZATU, EGUN EDERRA ATERA ZITZAIGUN. ETA HORRELA ASTEBURU BIKAIN BAT BOROBILDU GENUN, EA NOIZ ERREPIKATZEN DUGUN HORRELAKO BAT.

EGUNSENTIKO LEHEN EGUZKI IZPIAK TELERA GAINEAN

ITXURA EDERRA DAUKA

KORRIDOREAREN LEHEN ZATIA

ASIER BILLERAN

EDERRA PATIOA

RESALTETXOREN BAT ASEGURATZEN

AZKEN ZATIRA HURBILTZEN

KORRIDOREA AMAITZEN

ASIER TA IMANOL TELERAKO GAILURRERA IRISTEN

TELERAKO GAILURRIAN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina